Zer eskaintzen dizugu?
Edukiak, aukerak eta esperientziak, mundu profesionala barrutik ezagutzeko eta bertara gerturatzeko.
Podcasta: Shaking Talks by MONDRAGON
MONDRAGONeko kooperatibetan garatutako teknologiari, talentuari eta benetako proiektuei buruz hitz egiten dugun podcasta.
2Meet the Shaker
Shaking HUBeko serie honetan, MONDRAGONeko pertsonak lotzen dituen hari gorria jarraitzen dugu. Protagonista bakoitzak bere esperientzia partekatzen du eta lekukoa hurrengo “Shaker”-ari pasatzen dio, ezagutza eta jakin-minaren sare infinitua ehunduz.
3HARROBIA Programa
Unibertsitatean ikasitakoaren eta mundu profesionalaren arteko topagunea. Goi-mailako ingurune teknologikoetan lanean hasteko lekua da, benetako erronkez eta jauzia ematen lagunduko dizuten pertsonez inguratuta.
4TFG-TFM MONDRAGON Sariak
MONDRAGONetik sustatu nahi dugu eraldaketa hau berritzailea, jasangarria eta pertsonetan oinarritua izatea. Horretarako, gazteen talentuaren ekarpena behar dugu. Horregatik, gure garaiko erronkei aurre egiten dieten TFG eta TFM lanak saritu nahi ditugu.
Zer da Shaking HUB?
MONDRAGONeko kooperatibek sustatutako komunitate bat gara, interesdun guztientzat irekita dagoena, ikasleentzat zein profesionalentzat. Mundua aldatzeko asmoz, teknologian eta berrikuntzan talentua konektatzea eta garatzea helburu duena.
MONDRAGON berrikuntza ekosistema bat gara, unibertsitate bat, 12 zentro teknologiko eta teknologia garatzen eta aplikatzen duten enpresa ugari biltzen dituena.
Shaking HUBen izena eman!
"*" indicates required fields










