Datuen babeserako politika
1. Datuen eta horien tratamenduaren arduraduna:
MONDRAGON S. COOP. (aurrerantzean, SHAKING HUB), IFZ F20350823; helbidea: Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua; Kooperatiba Erregistroan 1991-02-08an 162. zenbakiarekin inskribatua, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2/91 zenbakiarekin, GUI-324 folioan 324. idazpenean.
2. Zer datu tratatzen ditugu eta zenbat denbora?
SHAKING HUBek zerbitzuak eskaintzen dizkio Erabiltzaileari eta/edo Shaker-ari, hauetarako: talentua eta ikasketak zuzenean kudeatzeko, bakarka edo kolektiboki; online egiten diren prestakuntza ikastaroetan izena emateko; informazio edukiak kontsultatzeko, eta jakinarazpen eta informazio interesgarriak jasotzeko, komunikazio elektronikoko bitartekoen bidez.
Erabiltzaileak eta/edo Shakerrak online bitarteko honen bidez ematen dituen datuak tratatu eta gordetzen ditugu, baina baita saio birtualetan Shakerrarengandik jasotakoak ere:
(i) Erabiltzaileak erregistratzeko ematen dituen datuak, identifikaziokoak eta harreman elektronikokoak: izena, zein enpresatan egiten duen lan edo zein kolektibotakoa den, halakoren batekoa bada, eta hizkuntza eskakizuna, zehazki.
(ii) Shakerrak parte hartzen duen ekitaldietan edo zerbitzuetan egindako ikasketan izandako aprobetxamenduari, asistentziari edo ekintzei buruzko datuak eta informazioa.
(iii) Shakerrak talentuaren eta/edo ikasketaren kudeaketan partekatzen duen Edukitik eratorritako informazioa, hau da, Shakerrak SHAKING HUBen erregistratzen dituen edo enbaxadore, instruktore edo beste Shaker batzuei helarazten dizkien iritziak, galdetegiak, proiektuak edo materialak, Shakerrak berak foroetan edo bitarteko elektroniko, birtual edo fisikoetan egindako argitalpenen bidez.
(iv) IP helbidea eta cookie, pixel etiketa eta beste teknologia batzuen bitartez jasotako informazioa.
(v) SHAKING HUBek datu estatistikoetatik atera ditzakeen datuak.
(vi) Erabiltzaileak eta/edo Shakerrak, borondatez, SHAKING HUB webguneko harremanetarako inprimakian ematen dituenak.
Atarian sartzea eta atariko zerbitzu eta funtzionaltasun guztiak erabiltzea bermatzeko behar diren datuak jasotzen ditugu, kanal askoko ingurune batetik.
Inprimaki bakoitzean, argi zehazten dira zein diren zerbitzua jaso ahal izateko eman behar diren datuak.
Datuak SHAKING HUBen biltegiratu eta tratatuko dira, Shakerrak Zerbitzua darabilen bitartean. Shakerra ez badabil aktibo Zerbitzuan eta talentuaren edo ikasketaren kudeaketan, hemezortzi (18) hilabeteko epean, bere profileko datuak ezabatu egingo dira eta bere kontuari baja emango zaio, uste izango baita profil hori ez dagoela eguneratuta eta, horrenbestez, mehatxu bat dela izaera pertsonaleko datuaren kalitatearentzat. Aurrekoa gorabehera, datuak behin betirako ezabatu aurretik, SHAKING HUB harremanetan jarriko da Erabiltzailearekin eta/edo Shakerrarekin, datuak ezabatzeari buruz duen interesaren berri jakiteko.
3. Zer baimentzen du Erabiltzaileak eta/edo Shakerrak datuak ematen dituenean?
SHAKING HUBek erabiltzailearen baimenarekin tratatzen ditu datuak, hauetarako:
1. Erabiltzaileek SHAKING HUB webgunean nabigatzea eta hango eduki guztietarako sarbidea izatea ahalbidetzeko.
2. Erabiltzaileek edota Shakerrek gertaera, ikasketa eduki eta/edo ikastaroetan izena ematea ahalbidetzeko.
3. Informazioaren eskuragarritasuna eta segurtasuna bermatzeko.
4. Erabiltzaileek edota Shakerrek hainbat bidetatik informazioa izan dezaten, interesatzen zaizkien gaien inguruan edo talentuaren eta/edo ikasketaren kudeaketarekin lotuta emandako zerbitzuei edota jarduerei buruzko berritasunen inguruan.
5. Shakerrarekin kontaktua mantentzea eta hautatutako ekimen edo zerbitzuetan izena emateko jarraibideak helaraztea.
Erabiltzailearen edo Shakerraren interesei lotutako komunikazio pertsonalizatuak lantzeko ezinbestekoa izango da profilak osatzea, datuei buruzko segmentazioak egitea eta SHAKING HUBen ardurapean dauden beste fitxategi batzuekin gurutzatzea. Tratamendu horretarako berariaz eskatuko zaio baimena erabiltzaileari edo Shakerrari.
4. Erabiltzaileak uko egin diezaioke komunikazio pertsonalizatuak jasotzeari edo profilak osatzeari?
Komunikazioak jasotzea borondatezkoa da eta Erabiltzaileak edo Shakerrak badu hori eskatzea, baimena ematea erregistratzen den unean edo edozein unetan. Horretarako, jasotzen duen komunikazio bakoitzaren baja estekan klikatu beharko du. Gainera, xede horietarako datuak erabiltzeari uko egin diezaioke edo profilen osaketari, info@shaking hub.com helbidearen bitartez gurekin harremanetan jarriz.
5. Datuak hirugarrenei jakinarazten zaizkie?
a. Administrazio Publikoari, Epaitegiei eta Auzitegiei.
Gobernuko agintaritzek, hala nola Estatuko segurtasun gorputzek, Epaileek edo Auzitegiek informazioa eskatu edo errekeritzen badute edo Legea betetzeko aurkeztu behar bada, SHAKING HUBek hirugarren horiei jakinaraziko dizkie formalki eskatzen dituzten datuak.
b. SHAKING HUB laguntzaileei.
SHAKING HUBen pilulak, ikastaroak, mintegiak, edukiak eta zerbitzua, zenbaitetan, hezkuntzaren sektoreko eta sektore teknologikoko SHAKING HUBen hainbat laguntzailek garatu eta emango dituzte; hala nola profesionalek, entitateek eta erakundeek. Horiei Shakerren nortasun datuak eta harremanetarakoak eman behar zaizkie, baita Shakerrak aukeratu duen jarduerako edukiak edo berak sortzen dituen gaiak partekatu ere, horiek baitira zerbitzua, ekimena eta jarduera sustatzen dutenak. Hirugarren kolaboratzaile horren nortasuna Shakerrak ezagutuko du, SHAKING HUB zerbitzua eta/edo ekitaldia aukeratzen duen unetik beretik.
6. Erabiltzailearen edo Shakerraren betebeharrak
Erabiltzailea edota Shakerra da arduradun bakarra berak emandako datuak egiazkoak eta zuzenak direla egiaztatzeko eta konpromisoa hartuko du datuak eguneratzeko.
Erabiltzaileak edo Shakerrak hirugarrenen datu pertsonalak ematen baditu, hirugarren horiei jakinaraziko die zer datu eman dituen eta zer fitxategitan gordeko diren eta zertarako, bai eta fitxategi horrekiko dituzten eskubideak zein diren ere, eta SHAKING HUB identifikatuko du eta hirugarren horren baimena eskuratu beharko du haren datuak SHAKING HUBi jakinarazteko.
Erabiltzaileak edota Shakerrak erantzukizun guztietatik salbuetsiko du SHAKING HUB, Erabiltzailearen edota Shakerraren aldetik datuak Babesteko Politika hau ez betetzeagatik egon daitekeen edozein erreklamazio, isun edo zehapenengatik.
7. Nola gauzatu ditzake erabiltzaileak edo Shakerrak bere datuak eskuratu, ezabatu, zuzendu, lekualdatu eta aurkaratzeko eskubideak?
Erabiltzaile edo Shaker orok bere datuak eskuratu, ezabatu, zuzendu, lekualdatu eta aurkatzeko dituen eskubideak balia ditzake. Horretarako, Politika honen lehen puntuan agertzen den SHAKING HUB helbidera idatzi dezake, edo info@shaking hub.com -ren bitartez, bestela.
Bi kasuetan, Shakerrak bere Nortasun Agiriaren, pasaportearen edo identifikaziorako balio duen beste agiri baten kopia bat atxiki beharko dio eskaerari.
8. Informazioaren Segurtasun eta Konfidentzialtasun neurriak.
SHAKING HUBek segurtasun neurri egokiak hartu ditu bere instalazioetan, sistemetan eta fitxategietan. Eskura dituen bitarteko tekniko guztiak ezarri ditu erabiltzaileak Atariaren bitartez ematen dituen datuak gaizki erabiltzea, galtzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea ekiditeko, eta, horrela, datuen osotasuna eta konfidentzialtasuna zaintzeko.
9. Eta erabiltzailea adingabea baldin bada?
SHAKING HUB Ataria eta bertako zerbitzu guztiak erabiltzea ez dago baimendua adingabeentzat. Erabiltzaileak, erregistratzen den unean eta pribatutasun politika berariaz onartzen duenean, adinez nagusia dela aitortzen du.
10. Cookie Politika
SHAKING HUBek cookieak erabiltzen ditu. Cookie Politikan duzu eskura horren gaineko informazio guztia.
11. Aldaketak Pribatutasun Politikan
SHAKING HUBek erabiltzaileen datuen babesari eta pribatutasunari buruzko lege aplikagarriak betetzen ditu. Horretarako, eskubidea dauka Pribatutasun Politika honen baldintzak alde bakarretik aldatzeko, edozein unetan eta aurrez jakinarazi beharrik gabe, arauen aldaketaren batera egokitzeko edo Atariaren aurkezpena eta konfigurazioa aldatzeko. Horrelakorik gertatuz gero, erabiltzaileari edota Shakerrari behar den bezala jakinaraziko zaio.
12. Kontrol agintaritzaren aurrean erreklamazioak egitea
Erabiltzaileak edota Shakerrak uste badu bere eskubideren bat urratu egin dela, erreklamazioa aurkeztu ahal izango du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (AEPD), esteka honen bidez: https://www.aepd.es/