Lege oharra eta webgunea erabiltzeko baldintzak
1. Erabiltzeko baldintzak eta onarpena
Baldintza hauek MONDRAGON S.COOP.ek (aurrerantzean, SHAKING HUB) –IFZ: F20350823; helbidea: Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua, 1991-02-08an Kooperatiben Erregistroan 162 zenbakiarekin inskribatua; eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroko datuak: 2/91 zenbakia, GUI-324 folioa, 324. idazpena– bere erantzukizunpean duen webgunearen erabilera arautzen dute.
Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izaera ematen du, eta adierazten du erabiltzaileak webgunean sartzen den unetik argitaratutako bertsioaren gaineko baldintza orokorrak edo partikularrak erabat eta erreparorik gabe onartzen dituela. Horregatik, Erabiltzaileari gomendatzen zaio dokumentu hau arretaz irakurtzeko.
Webgunearen bitartez, SHAKING HUBek aukera ematen die SHAKING HUB berak edo webgunearen hirugarren erabiltzaileek edo zerbitzu eta edukien hirugarren hornitzaileek eskura jarritako hainbat zerbitzu eta eduki eskuratzeko eta erabiltzeko (aurrerantzean, “Zerbitzuak”).
SHAKING HUBek beretzat gorde du webgunearen aurkezpena eta konfigurazioa alde bakarretik aldatzeko eskubidea, edozein unetan eta aurretiaz jakinarazi beharrik gabe. Eskubidea dauka, baita ere, Zerbitzuak eta Webgunean eta bere Zerbitzuetan sartzeko edo horiek erabiltzeko eskatzen diren baldintzak aldatzeko, edozein unetan eta aurretiaz jakin beharrik gabe.
2. Webgunean sartzea eta erabiltzea
2.1. Webgunearen sarbide eta erabilera doakoak
Webgunearen bitartez ematen diren Zerbitzuak doakoak dira erabiltzaileentzat; halere, batzuetan beharrezkoa izango da Webgunean erregistratzea. Adingabeak ezin dira erregistratu.
2.2. Webgunea eta Zerbitzuak egoki erabiltzeko betebeharra
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Webgunea eta Zerbitzuak erabiltzean Legea, Baldintza hauek, ohitura onak, ordena publikoa eta oro har onartzen diren helburuak betetzeko, eta, era berean, ez ditu Webgunea eta Zerbitzuak erabiliko legez kanpoko helburu edo ondorioetarako, Baldintza hauetan ezarritakoaren aurkakoetarako, hirugarrenen eskubide eta interesen eta irudiaren kalterako, edo Webgunea eta Zerbitzuak kaltetu, erabilezin utzi edo gainkargatu edo Erabiltzaileek Webgunea eta Zerbitzuak normaltasunez erabiltzea eta baliatzea oztopatu dezakeen zerbaitetarako.
2.3. Erabiltzaileek Edukiak egoki erabiltzea
Erabiltzailea behartuta dago informazio, mezu, grafiko, marrazki, soinu edota irudi fitxategi, argazki, grabazio, software eta, oro har, Atariaren edo Zerbitzuen bitartez eskuragarri dagoen edozein material (aurrerantzean, “Edukiak”) arretaz, zuzen eta legez erabiltzera eta, bereziki, ez du hau egingo:
(a) Edukiak legez kontrako helburu edo ondorioetarako erabili, ezta ohitura onen eta oro har onartutako erabileren edo ordena publikoaren kontra ere;
(b) SHAKING HUBen jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak ezabatu, saihestu edo manipulatu, ezta ere markaren edozein titularrenak, SHAKING HUBen edo Edukietan agertzen diren titularren gainerako identifikazio datu edo eskubideak, ez eta babes gailu teknikoak, aztarna digitalak edo Edukiek eduki dezaketen edozein informazio mekanismo ere;
(c) Edukiak eta, bereziki, Webgunearen edo Zerbitzuen bitartez eskuratutako edozein eratako informazioa erabili publizitatea bidaltzeko, salmenta zuzenerako edo beste edozein helburu komertzialetarako komunikazioak bidaltzeko, eskatu ez diren mezuak pertsona askori bidaltzeko, helburua edozein dela ere. Informazio hori, halaber, ez du modu batera edo bestera saldu edo zabalduko;
(d) eta bereziki, ez du datu pertsonalen, merkatuaren, kontsumitzaileen eta Jabetza Intelektualaren babeserako arauen kontra doan ekintzarik egingo.
Erabiltzaileak betebehar horietako edozein hausteak legez dagozkion ekintzak eragingo ditu.
2.4. Foro Irekiak eta Sare Sozialak
Erabiltzaileak betebeharra dauka Erabiltzaileei Webgunean Edukiak sartzen eta beste Erabiltzaile batzuei Edukiak eskuratzen uzten dieten Zerbitzuak, esaterako, foroen zerbitzuak, blogak, interesak eta produktuak partekatzekoak, orrialde pertsonalak, sare sozialak eta legeen eta baldintza hauen arabera eta oro har onartutako moralaren eta ohitura onen arabera erabiltzeko.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Foro Irekien eta Sare Sozialen bitartez honelako Edukiak transmititu, zabaldu edo hirugarrenen esku ez jartzeko:
a. Modu batera edo bestera funtsezko eskubide eta askatasun publikoak urratu, gutxietsi edo erasotzen dituztenak.
b. Delitu ekintzak, ekintza iraingarriak, difamatzaileak, doilorrak, bortitzak edo, oro har, legearen, moralaren eta oro har onartutako ohitura onen kontrakoak egitera eramaten, akuilatzen edo sustatzen dituztenak.
c. Sexu, arraza, erlijio, sinesmen, adina edo izaera dela-eta diskriminatzen duten jarduerak, jarrerak edo ideiak bultzatu, sustatu edo eragiten dituztenak.
d. Faltsuak, anbiguoak, okerrak, gehiegizkoak edo ezordukoak direnak eta, beraz, beraien xedea edo komunikatzailearen asmo edo nahiak oker ulertzera daramatenak.
e. Hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialeko edozein eskubideren babespean daudenak, baldin eta Erabiltzaileak aurretik ez badu eskubideen titularren eskutik eduki horiekin egiten ari denerako edo egin edo egitea nahi duenerako beharrezkoa den baimena eskuratu; hirugarrenen enpresa sekretuak urratzen dituztenak.
f. Ohorearen, intimitate pertsonalaren eta familia intimitatearen edo pertsonen irudiaren beraren kontrakoak direnak.
g. Komunikazioen sekretuaren gaineko araudia hausten dutenak.
h. Legez kanpoko publizitatea, engainuzkoa edo desleiala eragiten dutenak eta, oro har, edo konkurrentzia desleiala direnak.
i. Hirugarrenen sarearen, sistemaren edo ekipo informatikoen (hardwarea eta softwarea) ohiko funtzionamendua eragotzi edo kaltetu dezaketen birusak edo beste elementu fisiko edo elektronikoak dituztenak, edo ekipo informatiko horietan gordetako dokumentu elektronikoak eta fitxategiak kaltetu ditzaketenak.
Hori guztia gorabehera, SHAKING HUBek eskubidea dauka hirugarrenek Foro Irekien eta Sare Sozialen bitartez transmititu eta zabaldutako eta Erabiltzaileen esku jarritako Edukiak edozein unetan eta aurrez abisatu gabe berrikusteko, dela norberaren ekimenez, dela hirugarren batek eskatuta, baldin eta bere ustez Baldintza hauetan ezarritakoaren kontra badoaz. Erabiltzaileak berariaz onartzen du SHAKING HUBek kontrol hori egitea.
2.5.- Estekak eta Hiperestekak
Erabiltzaileek eta, oro har, beraien Webgunearen eta Webgunearen edo Zerbitzuen edozein orrialderen artean hiperesteka bat (aurrerantzean, “Hiperesteka”) ezarri nahi duten pertsonek baldintza hauek bete behar dituzte:
1. Hiperestekak Webgunearen orrialdeetan eta Zerbitzuetan baino ez du utziko sartzen, eta ezingo ditu inola ere erreproduzitu.
2. Ez da deep-link edo hiperestekarik ezarriko Webguneko orriekin edo Zerbitzuekin.
2.6. Erantzukizuna kalte eta galerengatik
Dokumentu honen artikuluetan jasotako Baldintzak direla eta, Erabiltzaileak bere betebeharretakoren bat ez betetzeagatik SHAKING HUBek kaltea eta galeren bat edukitzen badu (eduki badu, eduki badezake edo ustez eduki badezake), Erabiltzaileak horien guztiengatik erantzun beharko du.
SHAKING HUBen eskubidea da zuzenbidearen arabera dagozkion lege ekintzak abiaraztea.
3. Erabiltzaileen datuen tratamendua
1) Zerbitzu batzuetan sartzeko edo zerbitzu batzuk erabiltzeko, beharrezkoa da erabiltzaileek aurrez datu pertsonal batzuk (aurrerantzean, “Datu Pertsonalak”) ematea SHAKING HUBi, eta SHAKING HUBek era automatizatuan tratatuko ditu eta fitxategi batean sartuko, Webguneko zerbitzuak emateko xedearekin.
2) SHAKING HUBek baldintza horiek guztiak aurrez eta behar bezala jakinaraziko dizkie erabiltzaileei, legez eskatu daitezkeen kasuetan eta moduan.
3) Erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak ematen baditu, Hirugarren horiei jakinaraziko die zer datu eman dituen eta zer fitxategitan gordeko diren eta zertarako, bai eta fitxategi horrekiko dituzten eskubideak zein diren ere, eta SHAKING HUB identifikatuko du eta hirugarren horren baimena eskuratu beharko du haren datuak SHAKING HUBi jakinarazteko.
4) SHAKING HUBek bermatzen du segurtasun neurri egokiak hartu dituela bere instalazioetan, sistemetan eta fitxategietan. Halaber, SHAKING HUBek Datu Pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen du. Hori gorabehera, SHAKING HUBek bere esku dauden edo bere sistemen bitartez eskuratu daitezkeen Datu Pertsonalak eta beste edozein informazio jakinaraziko dizkie agintaritza publiko eskumendunei, kasuan-kasuan aplikagarriak diren lege eta arautegi xedapenen arabera eskatzen badira.
5) Erabiltzaileek datuak eskuratu, ezabatu, zuzendu eta aurkaratzeko eskubideak aitortuta dituzte eta edozein unetan baliatu ditzakete, eta noiznahi ezeztatu ahal izango dute baimena, SHAKING HUBekin harremanetan jarrita, Datuen Babeserako Politikan eskubideez baliatzeko azaldutako prozeduraren bitartez.
4. Bermeak eta erantzukizuna
4.1. Bermeak eta erantzukizuna salbuestea, Webgunearen eta Zerbitzuen funtzionamendua dela eta
SHAKING HUBek ez du bermatzen Webgunea erabilgarri eta etengabe funtzionamenduan egotea edo bertan jasotako informazioa, edukia, softwarea, materialak edo produktuak ere beti eskuragarri egotea, lege aplikagarriak onartzen duen heinean.
Horrenbestez, ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain Webgunea eta bere zerbitzuak eta erabiltzaileek Webgunetik esperotako erabilerak erabilgarri ez egoteagatik edo funtzionamenduan etenak gertatzeagatik gerta daitekeen edozein eratako kalte eta galerengatik.
Dena dela, SHAKING HUB ahalik eta ondoen saiatuko da Webgune hau etengabe erabilgarri egon dadin.
Era berean, SHAKING HUBek ez ditu bere gain hartuko Erabiltzaileak nabigatzaile baten bertsio eguneratu gabeko bat edo segurua ez den bertsio bat erabiltzearen ondorioz gertatu daitezkeen segurtasun akats edo hutsegiteak, ezta ere nabigatzailean erregistratutako Erabiltzailearen gakoak edo identifikazio kodeak gordetzeko gailuak aktibatzearen ondorioz gertatu daitezkeenak, edo nabigatzailearen funtzionamendu okerraren ondorioz sortutako kalte, errore edo zehaztasunik ezak.
SHAKING HUBek erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatzeko beharrezko segurtasun neurri tekniko eta antolaketazko guztiak ezarri ditu.
Nahiz eta SHAKING HUBek arlo horretako segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak ezarri dituen, ez du kontrolatzen ez bermatzen Webgune honetako edukietan erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo sistema informatiko horretan gordetako dokumentu elektroniko eta fitxategietan nahasmenduak eragin ditzaketen birusak eta beste elementu batzuk ez egotea.
SHAKING HUBek ez du inolako erantzukizunik bere gain hartuko edukietan egon daitezkeen birusek sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan sortutako aldaketek eragindako edozein motatako kalte eta galerengatik.
Erabiltzaileak onartzen du SHAKING HUB fede onez sortu eta garatu dela, barruko eta kanpoko iturrietako informazioarekin, eta egun dagoen moduan eskaintzen diela informazio hori erabiltzaileei eta, beraz, informazioa okerrak edo hutsak eduki ditzakeela. Horregatik, erabiltzaileak SHAKING HUB salbuesten du Webgunean nabigatzen duenean fidagarritasunari, erabilerari edo espektatiba faltsuei lotuta gerta daitekeen edozein erantzukizunetatik.
4.2. Bermeak eta erantzukizuna salbuestea, Webgunetik kanpo ostatatutako zerbitzu eta edukiak direla eta
Gerta daiteke Webguneak esteka bidezko gailu teknikoak (hala nola estekak, bannerrak, botoiak), direktorioak eta bilaketa tresnak Erabiltzaileen esku jartzea, Erabiltzaileek hirugarrenenak diren webguneetara sartu ahal izateko (aurrerantzean, “Estekatutako Guneak”). Kasu horretan, Webgunean esteka, direktorio eta bilaketa tresna horiek instalatzearen helburu bakarra da Erabiltzaileei Interneten eskuragarri dagoen informazioa bilatzen eta eskuratzen laguntzea, eta horrek ez du esan SHAKING HUBen eta Estekatutako Guneen operadoreen artean lotura edo harremanik dagoenik.
SHAKING HUBek ez ditu aurretiaz kontrolatzen, ezta onartu eta bere egiten ere, Estekatutako Guneetan dauden zerbitzuak, informazioak, datuak, fitxategiak, produktuak eta edozein eratako materialak. Erabiltzailea, beraz, ahalik eta kontu handienez ibili behar da Estekatutako Guneetan dauden zerbitzuak, informazioak, datuak, fitxategiak, produktuak eta edozein eratako materialak baloratzean eta erabiltzean.
SHAKING HUB erabat salbuetsita dago hauen ondorioz gertatzen diren edo gertatu daitezkeen edozein kalte edo galeraren erantzukizunetik: (a) estekatutako zerbitzuen funtzionamendua, eskuragarritasuna eta erabilgarritasuna; (b) guneetan dagoen informazioa edo edozein material mantentzea; (c) estekatutako zerbitzuak ematea edo transmititzea, 4.2 baldintzan jasotako termino berberekin eta irismen berarekin.
5. Jabetza Intelektuala eta Industriala
SHAKING HUBek baimena ematen dio Erabiltzaileari bere ekipo informatikoan instalatutako softwareari buruzko jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak eta enpresa sekretuak erabiltzeko, soilik Webgunea eta Zerbitzuak erabiltzeko, baldintza hauetan ezarritakoaren arabera. SHAKING HUBek ez du beste era bateko inongo lizentziarik edo baimenik emango bere jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen gainean, enpresa sekretuen gainean edo Webgunearekin, Zerbitzuekin edo Edukiekin lotura duen beste edozein jabetza edo eskubideren gainean.
Edozein Erabiltzaileren edo hirugarren baten ustez Edukietako bat jabetza intelektualeko eskubideak urratuta sartu bada Webgunean, jakinarazpen bat bidali beharko dio SHAKING HUBi, hauek adierazita: a) datu pertsonalak: erreklamazio egilearen izena, helbidea, telefono zenbakia eta posta elektronikoko helbidea; (b) benetako izenpea edo baliokidea, ustez hautsi diren jabetza intelektualeko eskubideen titularraren datu pertsonalekin edo ustez hautsi diren jabetza intelektualeko eskubideen titularraren izenean eta haren kontura jarduteko baimena duen pertsonarenak; (c) ustez urratu diren jabetza intelektualeko eskubideen bitartez babesten diren Edukien adierazpen zehatza eta osoa, eta Eduki horiek Webgunearen zer tokitan dauden; (d) esandako Edukiak ustez urratu diren jabetza intelektualeko eskubideen titularrak baimendu gabe sartu direla berariaz eta argi dioen adierazpena; (e) jakinarazitako informazioa zehatza dela eta edukiak sartzean bere jabetza intelektualeko eskubideak urratu direla adieraziz erreklamazio egileak berariaz, argi eta bere erantzukizunpean egindako adierazpena.
Jakinarazpen horiek info@shakinghub.com helbidera bidali behar dira.
6.- Lege aplikagarria eta gatazkak ebaztea
Baldintza hauek Espainiako legearen arabera arautzen dira.
Baldintza hauen xedeko zerbitzuak ematetik sortu daitekeen edozein gatazka ebazteko, SHAKING HUB eta erabiltzailea SHAKING HUBen helbide sozialeko Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira, beste edozein barrutiri berariaz uko eginda. Halaber, erabiltzailea Espainiatik kanpo bizi bada ere, SHAKING HUB eta erabiltzailea bera Bergarako (Gipuzkoa) auzitegi eta epaitegien mende jarriko dira, beste edozein barrutiri berariaz uko eginda.