LEARTIKER

Leartiker

LEARTIKER

Sektoreak:

  • Garraioa

Gaiak:

  • Ikerketa eta ezagutza

Komunitatea:

  • Adimen artifiziala eta Datuen Analitika

Leartiker (www.leartiker.com) MARKINA-XEMEINen (Bizkaia) dagoen zentro teknologikoa da, eta Elikagaien Teknologian eta Polimeroen Teknologian espezializatuta dago. Gure misioa enpresa sareari balioa ematea da, gure I+G+B jardueraren eta horren transferentzia egokiaren bidez. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) eta Basque Research & Technology Allience (BRTA) aliantza teknologikoko (www.brta.eus) kideak gara. Gainera, irabazi-asmorik gabeko kooperatiba bat gara, MONDRAGON korporazioaren parte, euskal lehen enpresa taldea eta munduko kooperatiba handiena (mondragon-corporation.com).

Gure ikerketa eta transferentzia jarduera lau espezializazio teknologiko handitan gauzatzen dugu, bi teknologia nagusitan banatuta:

Elikagaien Teknologiarenesparruan, Leartikerrek Esnekien espezializazioaklantzen ditu, gazta eta esneki berriak garatzeko (ekoizle txikien eta ertainen dibertsifikazioa eta lehiakortasuna sustatuz); Elikagaien diseinuan, berriz, ideiatik merkaturako prozesuan produktu osasungarri eta jasangarri berriak garatzen ditugu, landare edo animalia jatorriko lehengaietatik abiatuta.

Polimeroen teknologian, Osasunaren arloko espezializazio teknologikoak lantzen ditugu, helburutzat hartuta material polimeriko biobateragarri berriak garatzea, gero gailu medikoetan erabili ahal izateko; eta Garraio jasangarrian ere badihardugu, egitura polimeriko arinak, fidagarriak eta isilak garatzeko, eta digitalizazio tekniken bidez horien portaeraren iragarpena egiteko.

Talentua beti aurretik.Pertsonak zarete gure baliorik handiena, eta zuen talentuak gure egunerokotasuna mugitzen du. Horregatik, Leartikerren talentua garatzen dugu. Hazten ari den familia txiki bat gara… eta Leartiker proiektu zirraragarri honen parte diren pertsonen garapenerako munduko lekurik onena izan dadin lan egiten dugu.

Berrikuntza eredu irekian oinarrituta, elkarlanean eraikitzen dugu Leartiker proiektua, ezagutza balio erantsi bihurtuz, dibertsifikazio prozesuak erraztuz eta lanpostu berriak sortuz.

Albisteak

Izena eman

Shaking HUBko kide izateko oso gutxi falta zaizu! Ezagutu nahi zaitugu zure profilarekin bat datozen aukerak eta edukiak zurekin partekatzeko.

"*" indicates required fields

This field is hidden when viewing the form
A qué campaña pertenece este campo?
This field is hidden when viewing the form
This field is hidden when viewing the form
This field is hidden when viewing the form
Izen-Abizenak*
Zein komunitate interesatzen zaizu? 1 baino gehiago markatu ditzakezu.*
Select between 1 and 4 choices.