Erabiltzaileentzako zerbitzuaren terminoak eta baldintzak
1. DEFINIZIOAK
– SHAKING HUB: MONDRAGON S.COOP. –IFZ F20350823; helbidea: Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua; 1991-02-08an Kooperatiben Erregistroan 162 zenbakiarekin inskribatua; eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroko datuak: 2/91 zenbakia, GUI-324 folioa, 324. idazpena–, atariaren jabea eta arduraduna den heinean.
– SHAKING HUB: ikaskuntzaren eta talentu kolektiboaren kudeaketan espezializatutako Komunitatea, Sare Soziala eta Ataria.
Atarira sartzen diren erabiltzaileentzako zerbitzua; talentua eta ikaskuntza kudeatzeko tresna; erabiltzaileak izena ematea ekintzetan, ikastaroetan, tailerretan, mintegietan, guztiak ere online baliabideekin; informazio edukien kontsulta, jakinarazpenak eta informazio interesgarria; sortu daitezkeen eta SHAKING HUBek bere erabiltzaileentzat interesgarritzat jotzen dituen beste zerbitzu batzuk, hala nola kontaktu profesionalen sarea edota foroak. (Aurrerantzean, Zerbitzua)
– Hirugarren laguntzailea edo enbaxadorea: SHAKING HUBeko laguntzaileak, teknologia eta hezkuntza sektorekoak; profesionalak, entitateak edo erakundeak. Ekitaldiak, pilulak, ikastaroak, mintegiak… batzuetan hirugarren horiek garatu eta emango dituzte. Horiei erabiltzaileen nortasun datuak eta harremanetarakoak eman beharko zaizkie, eta erabiltzaileak aukeratu duen jardueran dagoen edo hark sortzen duen edukia edo gaia partekatu beharko da.
– Erabiltzaileak: atarian doan sartzen den hemezortzi urtetik gorako pertsona fisikoa.
– Datu pertsonalak: identifikatutako edo identifikatuak izan daitezkeen pertsona fisikoei buruzko edozein informazio.
– SHAKING HUBen edukiak: ekitaldiak, pilulak, ikastaroak, mintegiak, informazioak, mezuak, grafikoak, marrazkiak, soinu edo irudi fitxategiak, argazkiak, grabazioak, softwarea eta, oro har, beste edozein material, atariaren edo zerbitzuen bidez eskuragarri egon daitekeena.
– Shaker baten edukiak: iruzkinak, zereginak, galdetegiak, lanak edo proiektuak, Shaker batek egindakoak.
– Cookieak: Datuak gordetzeko eta berreskuratzeko gailuak, erabiltzailearen terminalean instalatu eta zerbitzua neurtu, kontrolatu eta hobetzen uzten dutenak, eta erabiltzailearen gailua identifikatzen dutenak atarian edota zerbitzuan sartzen den bakoitzean.
2. TERMINO ETA BALDINTZEN XEDEA (T&B)
2.1 Erabiltzaileentzako Atariaren bitartez, SHAKING HUBek hainbat zerbitzu, doakoak edo ordaindutakoak, eskaintzen dizkie erabiltzaileei, eta horren helburua da ingurune kooperatibo batean talentua eta ikaskuntza sustatzea, SHAKING HUBen edo Hirugarren Laguntzaileen – Enbaxadoreen ardurapeko edukien bidez.
2.2 Termino eta Baldintza (T&B) hauen helburua da baita ere erabiltzaileek edo shakerrek atarian eskuragarri dituzten Zerbitzuei edo SHAKING HUB Edukiei ezarri beharreko baldintzak zehaztea.
2.3 T&Bak onartzen diren unetik, ERABILTZAILEA informazio interesgarriez baliatu daiteke, hala eskatuz gero, eta batzuetan informazio pertsonalizatuez ere bai, gehienetan komunikazio elektronikoaren bideetatik jasota.
3. ZERBITZUA ETA EKINTZA ESKURAGARRIAK
3.1 Talentua eta ikaskuntza kudeatzeko SHAKING HUB zerbitzurako doako sarbidea.
3.2 Hainbat ekitaldi, ikaskuntza eduki edota pilula, ikastaro eta prestakuntza mintegitan erregistratzea eta izena ematea, doan edo ordainduta.
3.3 Informazio interesgarria; emandako zerbitzu edota jarduerei buruzko nobedadeak, talentuaren eta ikaskuntzaren kudeaketarekin lotura dutenean.
3.4 Hainbat Shakerrek edukia gordetzeko eta SHAKING HUBen partekatzeko direktorioa.
3.5 Oro har, talentuaren eta ikaskuntzaren kudeaketarekin lotutako zerbitzua, zeina optimizatu egiten den SHAKING HUBek eta hezkuntza eta teknologia arloetako aditu profesionalek elkarlanean egindako hezkuntza ikerketari esker.
3.6 Erabiltzaileak edota Shakerrak SHAKING HUBekin partekatutako edukia sendotzeko, testigantzak, egiaztagiriak edo baieztapenak sartzearen alde egiten badu, horiek egiazkoak izango dira eta benetakotasuna egiaztatu ahal izango da. Erabiltzaileak edota Shakerrak adierazten du sartuko duen edukiak ez duela, inola ere, (a) legearen, moralaren eta orokorrean onartzen diren ohitura onen edo ordena publikoaren aurka egingo; (b) jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak, enpresako sekretuak, edozein motatako kontratu bidezko konpromisoak, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta pertsonen irudirako edota bestelakoetarako eskubideak urratuko; (c) leiala ez den konpetentzia ekintzarik edo legez kontrako publizitaterik egingo; (d) SHAKING HUBek emandako zerbitzuen bitartez igorritako, hedatutako, biltegiratutako, jasotako, lortutako, eskuragarri jarritako edo eskura daitezkeen edukien egiazkotasuna, zuzentasuna, zehaztasuna, egokitasuna edota aktualitatea hautsiko; eta (e) ez duela materialik sartuko SHAKING HUBi kalte egiteko edo hori aldatzeko.
3.7 SHAKING HUBek beretzat gordetzen du bere zerbitzua aldatu, zuzendu edo bertan behera uzteko eskubidea. Erabiltzaileari horien guztien berri emango zaio, posta elektronikoa erabiliz edo SHAKING HUBen iragarkia jarriz.
4. ERABILTZAILEAREN EDO SHAKERRAREN JABETZA INTELEKTUALA
4.1 Erabiltzaileak edo Shakerrak SHAKING HUBen erregistratzen duen eduki oro erabiltzailearena edo Shakerrarena izango da. Jabetza intelektualeko eskubideak egilearenak izango dira, hots, erabiltzailearenak edo Shakerrarenak. Hezkuntza eta teknologia arloko Hirugarren Laguntzaileek (profesionalak, entitateak edo erakunde prestigiodunak eta adituak) moderatzaile, txostengile, irakasle edo zuzentzaile gisa dihardutenean, adibidez, erabiltzailearen edo Shakerraren lanaren inguruan, lanari buruzko eskubidea izango dute bakarrik beren egitekoa zuzenketa, gidari lan edo tutoretza lanetik harago doanean, egilekide bihurtuz, eta lankidetzako lana izanik. Kasu horretatik kanpo, tutoretzak edo zuzendaritzak, berez, ez dakarte inolako jabetza intelektualik erabiltzaileak edo Shakerrak garatutako lanaren edo edukiaren gainean.
4.2 Erabiltzaileak edo Shakerrak eta SHAKING HUBek interesa agertzen dutenean, eta aurrez bi aldeak ados jarrita, orduan bakarrik hitzartu ahal izango litzateke aipatutako eskubideak azken horren alde lagatzea.
5. ZERBITZUAREN KOSTUA
5.1 SHAKING HUBen sartzea, oro har, doakoa da. Honako hauek dira betebehar bakarrak: (i) https://shakinghub.com/ helbidean sartu, (ii) Atarian nabigatu eta/edo (iii) ERABILTZAILE gisa erregistratu, T&B hauek onartuz.
5.2 Kosturen bat duten zerbitzuak eta edukiak horrelakotzat agertuko dira deskribapenean, eta izena emateko baldintzetan jasoko da ordainketa egiteko era eta bitartekoa.
6. ERABILTZAILEAREN BETEBEHARRAK
6.1 Zerbitzua erabili ahal izateko honako hiru baldintza hauek bete behar dira: SHAKING HUBen erabiltzaile izatea, Erabiltzaile Kontua izatea eta hemezortzi urte baino gehiagokoa izatea.
6.2 Une oro, ERABILTZAILEAK Erabiltzaileentzako Zerbitzuaren legezko erabilera egin behar du, indarrean dagoen legeriaren arabera. Ildo horretan, ERABILTZAILEAK bermatzen du zerbitzuaren bitartez garatzen diren jarduerak lege, moral, ordena publiko eta ohitura onekin bat etorriko direla eta ez dutela inoiz gutxietsiko atariaren jabe den SHAKING HUBen izen eta irudi komertzial ona, ezta Hirugarren Laguntzaileena – Enbaxadoreena ere.
6.3 ERABILTZAILEAK ez du zerbitzuaren bitartez edukietan kalterik edo aldaketarik eragingo duen inolako ekintzarik egingo, eta ez du eragotziko zerbitzuaren funtzionamendu egokia, hau da, ez ditu edozein eratako arazo teknikoak eragingo eta ez ditu birus informatikoak eduki ditzaketen eta SHAKING HUBek kudeatutako ataria osorik edo partzialki kaltetu, oztopatu edo eten dezaketen elementuak transferituko.
6.4 ERABILTZAILEA da berak sartutako datuen egiazkotasunaren erantzule bakarra; beraz, datu faltsuak edo okerrak ematen baditu, SHAKING HUBek eskubidea dauka atarira, zerbitzuetara edo edukietara sartzea debekatzeko.
6.5 ERABILTZAILEAK aitortu eta onartzen du zerbitzua eta bere edukiak helburu pribatu eta partikularretarako erabili behar direla; beraz, berariaz debekatuta dago enpresa jardueretarako edo jarduera komertzialetarako erabiltzea.
7. ERANTZUKIZUNAREN MUGAPENA ETA BERMEEN ERRESERBA
7.1 ERABILTZAILEAK onartzen du, legeria aplikagarriak baimentzen badu, SHAKING HUBek batere erantzukizunik ez edukitzea atarira, zerbitzura edo edukietara sartzearen ondorioz gerta daitezkeen edozein eratako kalte eta galerengatik eta, bereziki, nahiz eta modu esklusiboan ez izan, hauen ondorioz sortu daitezkeen kalte eta galerengatik: (a) legea, morala, eta, oro har, onartutako ohitura onak edo ordena ez betetzea; (b) jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak, enpresa sekretuak, edozein eratako kontratu konpromisoak, ohore, intimitate pertsonal eta familia intimitaterako eta pertsonen irudirako eskubideak, eta hirugarren baten jabetza eskubideak eta beste edozein eratako eskubideak urratzea atarira, zerbitzura edo edukietara sartzearen edo horietako bateren bat erabiltzearen ondorioz; (c) konkurrentzia desleialeko ekintzak eta legez kanpoko publizitatea egitea atarira, zerbitzura edo edukietara sartzearen ondorioz; (d) edukiak egiazkoak, zehatzak, zorrotzak, egokiak edo eguneratuak ez izatea; (e) zerbitzua egokia ez izatea lortu nahi denerako eta zerbitzuaren erabiltzearekin espero zirenak ez betetzea; (f) Erabiltzaileentzako Zerbitzuaren bitartez transmititu, zabaldu, gorde eta eskura jarritako edukien edo beste modu batean transmititu, jaso edo lortutako edukien era guztietako bizioak eta akatsak.
7.2 Erabiltzaileentzako Zerbitzua 24 orduetan egongo da erabilgarri, urteko egun guztietan. Hala ere, SHAKING HUBek eskubidea du ondoren aipatzen diren kasuetan (ez hertsiki) Erabiltzaileentzako Zerbitzua eteteko: (i) mantentze lanak eta segurtasun lanak egiteko, (ii) funtzionaltasunak hobetzeko eta funtzionaltasun berriak instalatzeko, (iii) funtzionamendua/erabilera egiaztatzeko/ikuskatzeko, (iv) matxura dagoenean edo matxura egon daitekeenean.
7.3 ERABILTZAILEAK aitortu eta onartzen du (i) Internetek ezaugarri eta muga batzuk dituela, (ii) Internet bidez transmititutako datuen konfidentzialtasuna ezin dela erabat bermatu eta asmo txarrak dituzten erabiltzaileek datu horiek atzeman ditzaketela, (iii) zerbitzuaren erantzun denborak aldatu daitezkeela sarearen funtzionamendu okerraren ondorioz, (iv) ERABILTZAILEAREN esku jarritako aplikazioak funtzionaltasun konplexuak erabiltzen dituela eta ezinezkoa dela erabiltzeko aukera guztiak probatzea.
7.4 ERABILTZAILEAK onartzen du Erabiltzaileentzako Zerbitzuak gabeziak eta akatsak eduki ditzakeela. SHAKING HUBek ez du esku hartzen ERABILTZAILEA Interneten sartzen denean; beraz, Interneteko erabilera oro ERABILTZAILEAREN erantzukizunpean eta arriskupean egingo da. Legeria aplikagarriak onartzen duen heinean, SHAKING HUBek berariazko, isilpeko edo legezko berme guztiak baztertzen ditu, besteak beste, titulu berme inplizituak, hirugarrenen eskubideak ez urratzekoak, komertzializazio aukera edo helburu espezifiko baterako egokia izatekoak, erabilgarri egotekoak eta etenik ez izatekoak, eta Baliagarritasuna, Fidagarritasuna edo Kalitatea ziurtatzekoak.
8. DATUEN BABESERAKO POLITIKA. DATU PERTSONALEN SORBURUA, TRATAMENDUA ETA ZERTARAKOA
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio guztia Datuen Pribatutasun Politikan dago jasota eta zehaztuta.
Horren kalterik gabe, jakinarazten da:
8.1 Zerbitzu batzuetan sartzeko edo zerbitzu batzuk erabiltzeko, beharrezkoa da erabiltzaileek aurrez datu pertsonal batzuk (aurrerantzean, “Datu Pertsonalak”) ematea SHAKING HUBi, eta SHAKING HUBek era automatizatuan tratatuko ditu eta fitxategi batean sartuko, SHAKING HUB zerbitzuak emateko xedearekin.
8.2 SHAKING HUBek baldintza horiek guztiak aurrez eta behar bezala jakinaraziko dizkie erabiltzaileei, legez eskatu daitezkeen kasuetan eta moduan.
8.3 Erabiltzaileak hirugarrenen datu pertsonalak ematen baditu, Hirugarren horiei jakinaraziko die zer datu eman dituen eta zer fitxategitan gordeko diren eta zertarako, bai eta fitxategi horrekiko dituzten eskubideak zein diren ere, eta SHAKING HUB identifikatuko du eta hirugarren horren baimena eskuratu beharko du haren datuak SHAKING HUBi jakinarazteko.
8.4 SHAKING HUBek bermatzen du segurtasun neurri egokiak hartu dituela bere instalazioetan, sistemetan eta fitxategietan. Halaber, SHAKING HUBek Datu Pertsonalen konfidentzialtasuna bermatzen du. Hori gorabehera, SHAKING HUBek bere esku dauden edo bere sistemen bitartez eskuratu daitezkeen Datu Pertsonalak eta beste edozein informazio jakinaraziko dizkie agintaritza publiko eskumendunei, kasuan-kasuan aplikagarriak diren lege eta arautegi xedapenen arabera eskatzen badira.
8.5 Erabiltzaileek datuak eskuratu, ezabatu, zuzendu eta aurkaratzeko eskubideak aitortuta dituzte eta edozein unetan baliatu ditzakete, eta baimena ezeztatu, datuen tratamendua mugatu eta beren datuen eramangarritasuna eskatu ere egin ahal izango dute, SHAKING HUBekin harremanetan jarrita, Datuen Babeserako Politikan eskubideez baliatzeko azaldutako prozeduraren bitartez.
9. COOKIEEN POLITIKA
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio guztia Cookieen Politikan dago jasota eta zehaztuta.
10. INFORMAZIOAREN SEGURTASUNA
SHAKING HUBek konpromisoa hartzen du datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datu horiek aldatzea, galtzea eta baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea eragozteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolaketakoak hartzeko, kontuan izanik teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta gizakien ekintzengatik edo ingurune fisiko edo naturalarengatik datu horiek eduki ditzaketen arriskuak.
11. KONTRATUAREN SUNTSIARAZPENA
SHAKING HUBek zerbitzua emateari utzi ahal izango dio, aurrez jakinarazi beharrik gabe, honako kasu hauetan: (i) Erabiltzaileak zerbitzua ez oso era etikoan edo era mingarrian edo desegokian erabiltzen duenean, T&Bak bete gabe (ii) T&B hauen ondorioz bereganatu diren betebeharretako edozein betetzen ez denean; (iii) erabiltzailea ez ibiltzea aktibo Erabiltzaileentzako Zerbitzuan hemezortzi (18) hilabeteko epean.
12. LEGE APLIKAGARRIA ETA GATAZKAK EBAZTEA
12.1 Baldintza hauek Espainiako legearen arabera arautzen dira.
12.2 Baldintza hauen xedeko zerbitzuak ematetik sortu daitekeen edozein gatazka ebazteko, SHAKING HUB eta erabiltzailea SHAKING HUBen helbide sozialeko Epaitegi eta Auzitegien mende jartzen dira, beste edozein barrutiri berariaz uko eginda. Halaber, erabiltzailea Espainiatik kanpo bizi bada ere, SHAKING HUB eta erabiltzailea bera Bergarako (Gipuzkoa) auzitegi eta epaitegien mende jarriko dira, beste edozein barrutiri berariaz uko eginda.