Mondragon Unibertsitatea

Mondragon Unibertsitatea

Sektoreak:

  • Energia
  • Finantzak
  • Garraioa
  • Horeca
  • Industria
  • Osasuna eta zahartzaroa

Gaiak:

  • Elektronika
  • Zibersegurtasuna

Komunitatea:

  • Adimen artifiziala eta Datuen Analitika

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktikoa da, enpresa errealitatean murgildua dago eta prestakuntza, ikerketa eta ezagutzaren transferentzia uztartzen ditu, enpresen eta erakundeen lehiakortasun posizioa hobetzeko. Enpresa eta gizartearen erronkekin lerrokatuta dagoen unibertsitatea da eta eraginkortasunez eta kalitatez erantzuten die.

  • MONDRAGON Korporazioko kide da.
  • Enpresekiko benetako lankidetzaren inguruan egituratutako ikerketa- eta transferentzia-eredu sendoa du.
  • Ikerketarako funtsen erdia baino gehiago lankidetza kontratu pribatuetatik datoz.
  • Ezagutza transferitzeko Europako unibertsitateen zerrendaren gailurrean dago (U-Multirank rankingaren arabera).
  • Punta-puntako ekipamendu teknologikoa du, eta enpresen eskura jartzen du lankidetza-proiektuak egiteko.
  • Autonomia, konfiantza eta talde lana sustatzen dituen antolaketa kultura irekia eta horizontala du.

Adimen artifizialarekin lotutako hainbat formazio programa eskaintzen ditugu. Ikasturtean zehar tailerrak, ikastaroak eta masterrak eskaintzen ditugu teknika honetan espezializatu edo honen aplikazio berrietan sakondu nahi duten profesionalarentzat. Neurriko ikastaroak ere diseinatzen ditugu gai honen inguruan prestakuntza zehatza behar duten enpresentzat.

Enpresekin eta erakundeekin ikerketa eta transferentzia proiektuak egiten ditugu; izan ere, teknologia garatzen duten hainbat ikerketa talde ditugu, eta hainbat sektoretan aplikatzen dute teknologia: finantzetan, energian, industrian, fabrikazio aurreratuan, robotikan, automatizazioan, energia elektrikoan, zibersegurtasunean, marketinean, pertsonen prozesuetan, negozioetan eta zerbitzuetan besteak beste.

Albisteak

Izena eman

Shaking HUBko kide izateko oso gutxi falta zaizu! Ezagutu nahi zaitugu zure profilarekin bat datozen aukerak eta edukiak zurekin partekatzeko.

"*" indicates required fields

This field is hidden when viewing the form
A qué campaña pertenece este campo?
This field is hidden when viewing the form
This field is hidden when viewing the form
This field is hidden when viewing the form
Izen-Abizenak*
Zein komunitate interesatzen zaizu? 1 baino gehiago markatu ditzakezu.*
Select between 1 and 4 choices.