LORTEK-ek sentsore kuantikoen garapena lideratuko du QUIXOTE Cervera Sarearen barruan

Atzeman ezin daitezkeen komunikazioak, GPSrik gabe orientatzeko gai diren sentsoreak, gaur egun oharkabean igarotzen dena detektatzeko gai diren radarrak. Horiek dira teknologia kuantikoaren promesa batzuk, eta LORTEK-ek, MONDRAGON Korporazioko teknologia-zentroak, paper nabarmena izango du horiek benetako soluzio bihurtzen QUIXOTE Cervera Bikaintasun Sarearen bidez.

QUIXOTE ITECAM-ek lideratutako kontsortzio bat da, eta bertan GRADIANT, I2CAT, FIDESOL eta LORTEK-ek ere parte hartzen dute. Helburua segurtasunari eta sektore estrategikoei aplikatutako teknologia kuantikoak garatzea da. Proiektuak bi ardatz nagusitan jarduten du: komunikazio kuantikoki seguruetan, non I2CAT-ek eta FIDESOL-ek ahalegin handi bat jartzen duten, eta sentsorika eta nabigazio kuantikoan, non LORTEK-ek GRADIANT-ekin batera dihardu.

Bigarren ardatz horren barruan, LORTEK-ek banku esperimental bat sortzea lideratuko du, teknologia kuantikoaren bidez hobetutako sentsore inertzialak probatu eta balioztatzeko, hala nola fibra optikoan oinarrituriko girkopisoak erregimen kuantikoan funtzionatzean nola jokatzen duten ebaluatuz. Zentroak sentsore kuantikoen sareen simulazioa ere lideratuko du, konfigurazio ezberdinak aztertu eta aplikazio bakoitzaren arabera zer abantaila eskain dezaketen ulertzeko.

Ikerketa-lerro honen interesa laborategitik haratago doa. Sentsore kuantikoek nabarmen hobetu dezakete kokapena eta nabigazioa GPSa eskuragarri ez dagoen edo fidagarria ez den inguruneetan, hala industria-aplikazioetan nola segurtasunekoetan. LORTEK-ek foku berezia jarriko du diamantean nitrogeno-hutsuneetan oinarrituriko magnetometroetan eta Rydberg atomoetan oinarrituriko irrati-maiztasun sentsoreetan, eremu honetako teknologia itxaropentsuenetako bietan.

Garapen teknologikotik haratago, QUIXOTE-k beste helburu bat ere badu: parte hartzen duten zentroen gaitasun zientifikoak indartzea, talentu espezializatua sortzea eta zientzia eta teknologian emakumeen partaidetza sustatzea.

MONDRAGONeko teknologia-zentro batek sentsorika kuantikoa bezalako eremu berri batean ikerketa-jarduerak lideratzea adibide garbia da ikerketa aplikatuak zer punturaino iritsi dezakeen zentroen arteko lankidetzatik abiatuta.

Lotutako enpresak

Komunitatea:

  • Zibersegurtasuna

Albisteak

Izena eman

Shaking HUBko kide izateko oso gutxi falta zaizu! Ezagutu nahi zaitugu zure profilarekin bat datozen aukerak eta edukiak zurekin partekatzeko.

"*" indicates required fields

This field is hidden when viewing the form
A qué campaña pertenece este campo?
This field is hidden when viewing the form
This field is hidden when viewing the form
This field is hidden when viewing the form
Izen-Abizenak*
Zein komunitate interesatzen zaizu? 1 baino gehiago markatu ditzakezu.*
Select between 1 and 4 choices.

Pribatutasunaren laburpena
Shaking HUB

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webguneak Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola tokia bisitatzen duten pertsonen kopurua, edo orri ospetsuenak. Cookie horiek teknikoak eta hobespenekoak dira.
                      
Webguneak YouTubeko cookie-ak erabiltzen ditu, ikus-entzunezko edukia behar bezala ikus dezazun. Cookie horiek teknikoak, analitikoak eta publizitatekoak dira.

Webguneak Meta-ko cookie-ak erabiltzen ditu sare sozialetan esperientzia pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

Webgune honek LinkedIn-eko cookie-ak erabiltzen ditu sare sozial horretan esperientzia hobea eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

Webgune honek Googleko cookie-ak erabiltzen ditu bilaketen esperientzia pertsonalizatua izan dezazun. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

Webgune honek Tik-Tok-eko cookie-ak erabiltzen ditu bilaketen esperientzia pertsonalizatua izan dezazun. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

Cookie gehigarriak

Webgune honek cookie gehigarri hauek erabiltzen ditu: