AAri esker hazten ari diren erakunde industrialak Shaking HUBek antolatutako lehen topaketan

Adimen Artifizialaren (AA) integrazioa dagoeneko paradigmak birdefinitzen ari da, prozesuen optimizazioa eta giza gaitasunak hobetzea sustatuz. Horrela, MONDRAGONeko kooperatibak lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzen ari dira Adimen Artifizialak (AA) eskaintzen dituen aukerei esker.

Irailaren 27an kasu praktikoak ezagutzeko aukera izan genuen Garaia parke teknologikoan; sektoreko beste erakunde batzuei aplikatu daitekeen esperientziak.

Topaketa bi bloke nagusitan banatu zen. Lehenengo zatian, esku-hartzeak gehiago bideratu ziren oinarrizko ikerketara eta teknologia berrietara. Horrela, IKERLANek teknologia neuromorfikoak aztertu zituen. Ondoren, Austriako kasu praktiko bat ezagutu genuen: Viewpointsystem.

Jardunaldiaren bigarren zatian, Mondragon Goi Eskola Politeknikotik AAren azken berrikuntzetara hurbildu ginen, piezen kalitatean oinarritutako kasuarekin. Era berean, LORTEKen eskutik, jasangarritasunarekin lotutako proiektu batean murgilduko gara, non AAk rol protagonista duen.

Shaking HUBek antolatzen duen mota honetako lehen ekitaldia da, MONDRAGONeko kooperatibek AAn talentua zabaltzeko, konektatzeko eta garatzeko sustatzen duten komunitate irekia.

Espazio honen helburua adimen artifizialean interesa duten pertsona guztiak konektatzea da, bai ikasleak, bai hezkuntzan, ikerketan eta enpresetan AAren aplikazioan diharduten profesionalak.

Argitalpen-data

03/10/2023

Sektoreak:

  • Industria

Gaiak:

  • Adimen artifiziala
  • Shaking HUB

Komunitatea:

  • Adimen artifiziala

Interesatuko zaizu...