MONDRAGON Sariak 2025 TFG-TFM Sarien baitan, egungo erronka nagusietako baten inguruko zuzeneko saioa ospatu dugu: jasangarritasuna eta energia-aldaketa klimatikoa.
Saio honetan Aritz Otxandiano, Fagor Taldeako Jasangarritasun eta Komunikazio Koordinatzaileak parte hartu du, eta talde kooperatiboak ingurumen-inpaktua murrizteko, testuinguru energetiko berrira egokitzeko eta industria jasangarriagoa eraikitzeko bultzatzen dituen proiektu berritzaileak aurkeztu ditu.
Solasaldiak lan-aukerak ere izan ditu hizpide: ingurumen-erronkez arduratzen diren, ikuspegi estrategikoa duten eta lankidetzan lan egiteko gaitasuna duten profil profesionalak bilatzen ditu Fagor Taldeak.
Zuzeneko saioaren une esanguratsuetako bat izan da Energia- eta Klima-eraldaketarako Fagor Taldea Saria aurkeztea: MONDRAGON Sariak 2025eko sari berezietako bat, jasangarritasunaren inguruko konponbide berritzaileak proposatzen dituzten gradu amaierako edo master amaierako lanak saritzeko helburua duena.
👉 Ez zenuen ikusi? Jada ikusgai dago saio osoa gure YouTubeko kanalean. Ez galdu aukera kooperatiben ekosistematik nola eraikitzen den etorkizun jasangarriago bat ezagutzeko.
Ikusi zuzeneko osoa
Argitalpen-data
03/07/2025
Shaking HUBko kide izateko oso gutxi falta zaizu! Ezagutu nahi zaitugu zure profilarekin bat datozen aukerak eta edukiak zurekin partekatzeko.
"*" indicates required fields