Lortek-en egiten dudan lanak prozesuaren trazabilitatearekin zerikusia duten arazoei ekitea du helburu, eta akatsak detektatzeko eta industria-prozesuak optimizatzeko irtenbideak garatzea ere, zero defect manufacturing paradigmarekin lerrokatuta. Testuinguru horretan, nire lana datu-analisien arloko proiektuen garapenean oinarritzen da, prozesutik informazio garrantzitsua ateratzeko, hainbat datu-iturritako denborazko serieen azterketatik abiatuta, bai prozesukoak, bai ikusmen- edo fotonika-sistemetan oinarritutako sentsorika gehigarrikoak, besteak beste.
Energia
Urko Zurutuza Ortega
Urkok ikerketa eta transferentzia proiektuak diseinatu eta garatzen ditu enpresekin eta enpresentzat. Proiektu horiek aurrera eramateko ikerketa lanak ere egiten ditu eta doktoretza tesiak zuzentzen ditu. Gazteen eta profesionalen ikastaroetan irakasle gisa aritzen da adimen artifizialaren inguruan (ingeniaritza gradu eta masterretan, profesionalentzako ikastaroetan etab).
Luka Eciolaza Echeverria
Lukak ikerketa eta transferentzia proiektuak diseinatu eta garatzen ditu enpresekin eta enpresentzat. Proiektu horiek aurrera eramateko ikerketa lanak ere egiten ditu eta doktoretza tesiak zuzentzen ditu. Gazteen eta profesionalen ikastaroetan irakasle gisa aritzen da adimen artifizialaren inguruan (ingeniaritza gradu eta masterretan, profesionalentzako ikastaroetan etab).
TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2025 sarien izen-ematea zabalik
TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2025 sariek XXI. mendeko erronkei aurre egiten dieten TFG edo TFMak saritzeko deialdia ireki dute. Laugarren edizio honek, eraldaketa berritzailea, jasangarritasuna, mugikortasuna, osasuna eta digitalizazioa bezalako gaiak jorratzen dituzten proiektuak nabarmendu nahi ditu.
Sarien kategoriak
Aurtengo edizioan, sariek bost kategoria nagusi dituzte:
- Danobatgroup Saria eraldaketa digitalari.
- Pertsonetan Oinarritutako Eraldaketaren MONDRAGON Saria.
- Fagor Taldearen Eraldaketa Energetiko-Klimatikoaren Saria.
- MONDRAGON HEALTH Saria osasunaren eta zainketen eraldaketari.
- Finantzak eraldatzeko Laboral Kutxa Saria, sozietatea eraldatzeko.
Gainera, hiru sari gehigarri emango dira, 2.500 eurorekin bakoitza:
- Ikerlan Saria proiektu berritzaileenari.
- Eika Saria euskarazko proiektu onenari.
- Mundukide Saria gizartean eragin handiena duen proiektuari.
MONDRAGON TFG-TFM Sariak 2025 sariek 13 sari eskaintzen dituzte, guztira 26.250 eurotan baloratuta. Bost kategoria nagusietako bakoitzak honako sari hauek emango ditu:
- Lehen saria: 2.500 euro
- Bigarren saria: 1.250 euro
Parte hartzeko baldintzak
Sarietan izena eman ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztenek:
- 18 urtetik gorakoa izatea.
- TFG edo TFMa 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era aurkeztu izana.
- 10etik 8ko gutxieneko kalifikazioa lortu izana.
- Lanak bost kategoria nagusietako batekin lotuta egotea.
Interesatuek 2025eko irailaren 30era arte aurkez dezakete haien proiektua. Izena emateko egin klik esteka honetan. Animatu zaitez!