TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2024 sarien 3. edizioa arrakastatsua izan da! Aurten errekorrak hautsi ditugu: 57 unibertsitatetatik aurkeztutako 305 lan eta 52 finalistak euren ideiak eta talentua partekatu dute jardunaldi zoragarri batean.
Soraluceko Factory ataria leku ezin hobea izan zen Laboral Kutxa, Orbea eta Fagor Arrasate kooperatibak bisitatuz hasi zen egun baterako. Finalistek, MONDRAGONeko eredu kooperatiboari buruz ikasteaz gain, oso talde-dinamika interesgarrietan parte hartu zuten Fagor Taldeko, Orbeako, Laboral Kutxako, Eikako, Ikerlaneko, DanobatGroupeko eta MONDRAGONeko ordezkarien eskutik.
Arratsaldean iritsi zen unerik zirraragarriena: sari-banaketa. Eraldaketa digitalaren, jasangarritasunaren, mugikortasunaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetan 10 aparteko proiektu aitortu ziren.
Proiektu sarituak
Aurtengo edizioan, egungo eta etorkizuneko funtsezko erronkei heltzen dieten proiektuak nabarmendu dira. Hauek dira lan irabazleak:
Eraldaketa digitalaren Danobatgroup saria: adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika.
Pertsonengan oinarritutako Eraldaketaren MONDRAGON saria: talentua, aniztasuna eta inklusioa.
Eraldaketa energetiko-klimatikoaren Fagor Taldea ren saria: deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa.
Mugikortasun osasungarri eta jasangarriaren Orbea saria: ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea.
Finantzak eraldatzeko Laboral Kutxa saria, gizartea eraldatzeko.
Sari bereziak
Proiekturik berritzaileenari IKERLAN saria: Marta Vicente Navarro. Desarrollo de una herramienta basada en lenguaje de apoyo a la terapia basada en reminiscencia (Universidad Complutense de Madrid).
Euskaraz burututako lanik onenari EIKA saria: Ane Elizetxea Navarro. PEM elektrolizatzaileen degradazio eta hibridazio azterketa: hidrogeno berdearen sorkuntza itsasoko energia bidez (Mondragon Unibertsitatea).
Shaking HUBen eskerrak eman nahi dizkiegu egun berezi hau posible egin duten pertsona guztiei. Zuei esker, etorkizuna indar, sormen eta konpromiso handiagoarekin eraikitzen ari gara.
Unerik onenak berpiztu nahi dituzu? Ikusi galeria osoa hemen 👉 Inpaktuday
Argitalpen-data
05/12/2024
Shaking HUBko kide izateko oso gutxi falta zaizu! Ezagutu nahi zaitugu zure profilarekin bat datozen aukerak eta edukiak zurekin partekatzeko.
"*" indicates required fields