TFG–TFM MONDRAGON Sariak 2025 sarien 4. edizioak mugarri berri bat jarri du! Aurten, inoizko parte-hartzerik handiena izan dugu: 340 hautagaitza, Estatuko unibertsitate askotatik jasotakoak, eta ekimen hau gazte talentua bultzatzeko erreferentziazko espazio gisa sendotu da.
Bilbon ospatutako Inpaktuday 2025 jardunaldian, 57 finalista eta kooperatibetako 47 profesional bildu ziren, helburu argi batekin: mundu akademikoaren eta enpresaren arteko zubi erreala eraikitzea.
Eguna sormenari, ikaskuntzari eta elkarlanari eskainitako topalekua izan zen. Finalistek aukera izan zuten:
Arratsaldeak ekitaldirik zirraragarriena gordetzen zuen: sari banaketa, eraldaketa digitala, finantza arduratsuak, osasuna eta zaintza, eraldaketa energetiko-klimatikoa edo inpaktu sozial handiko berrikuntza bezalako arloetan nabarmendu diren 10 proiektu saritu ziren.


Eguneko momentu guztiak berriz bizi ahal dituzu 👉Inpaktuday 2025eko galeria
Argitalpen-data
09/12/2025
Shaking HUBko kide izateko oso gutxi falta zaizu! Ezagutu nahi zaitugu zure profilarekin bat datozen aukerak eta edukiak zurekin partekatzeko.
"*" indicates required fields