Level-Up proiektua: Industrian ekonomia zirkularra bultzatzeko 4.0 teknologiak

IDEKO buru duen eta H2020 (FOF-6-2019) programak finantzatutako Level-Up proiektuaren helburua industria-ekipoen bizitza baliagarria zabaltzea izan da, fabrikazioan ekonomia zirkularraren printzipioak ezarriz. Proiektuak ekipoen modernizazioan eragiten du, digitalizazioaren eta mantentze prediktiborako eta konponketarako teknologien bidez.

Lan hau 2019ko urrian hasi zen eta 2023ko irailean amaitu da. Proiektua gauzatzeko partzuergoa 32 erakundek osatzen zuten, eta Alemania, Espainia, Finlandia, Eslovenia, Grezia, Holanda, Italia eta Txekiar Errepublikako enpresak, unibertsitateak eta ikerketa-zentroak biltzen zituen. AIMEN zentro teknologikoa buru, inguruko enpresak ditu partzuergoan, hala nola Danobat, Fagor Arrasate, IDEKO eta TRIMEK.

Azken emaitza gisa, LEVEL-UPk plataforma eskalagarri bat eskaintzen du diagnostikora, mantentze prediktibora, biki digitaletara eta konponketetara bideratutako zerbitzuak digitalizatzeko eta gauzatzeko, in-situ konponketarako teknologiak barne. LEVEL-UP kontzeptua 7 pilotu industrialetan frogatu da. Danobatek eta IDEKOk, Lucchini enpresa italiarraren pilotuan parte hartu dute, trenbide-ardatzak fabrikatzeko linean. Bertan, digitalizazioko, mantentze prediktiboko eta prozesua hobetzeko teknologiak ezarri dira jardunean dauden makinetan. Fagor Arrasatek pilotuan parte hartu du, prentsa batean akatsak monitorizatzeko, detektatzeko eta konpontzeko teknologiak garatuz eta erakutsiz. TRIMEKek bere garapenak erakutsi ditu aeronautikaren sektorerako mekanizazio makina batean.

Argitalpen-data

08/12/2023

Sektoreak:

  • Industria

Gaiak:

  • 4.0 teknologiak
  • Ekonomia zirkularra

Komunitatea:

  • Adimen artifiziala