Ezagutu TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2024 sarietako 52 proiektu finalistak

Duela pare bat hilabete, TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2024 sarien hirugarren edizioa ospatu genuen, 57 unibertsitatetako 300 parte-hartzaile baino gehiago bildu ginen. Horietatik, 52 finalista izendatu zineten eta Inpaktuday ekitaldian zuen proiektuak aurkezteko aukera izan zenuten, talentuz eta sormenez betetako jardunaldia zalantzarik gabe.

Proiektu finalistetako bakoitza, talentu gaztearen isla da, zuen ikerketek gaur egungo eta etorkizuneko erronketan izan dezaketen eragina islatzen duelako.

Finalista izan ziren proiektuen bideo guztiak YouTubeko kanalean bildu ditugu, finalistak eta haien proiektuak ezagutzeko aukera izan dezazun. Adimen artifizialarekin eta automatizazioarekin lotutako proiektuetatik hasi eta jasangarritasuna eta inklusioa sustatzen duten ekimenetara arte, proiektu oso ezberdinak aurkituko dituzu bertan.

Ezagutu kategoria bakoitzean finalista izan ziren proiektuen atzean dauden istorioak:

Argitalpen-data

24/01/2025

Gaiak:

  • TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2024
  • TFGTFM

Interesatuko zaizu...