• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
Shaking HUB

Shaking HUB

Una comunidad abierta promovida por las Cooperativas de MONDRAGON que tiene como objetivo conectar y desarrollar el talento en Inteligencia Artificial para cambiar el mundo. Una comunidad para todas las personas interesadas en Inteligencia Artificial, desde estudiantes a profesionales que investigan o aplican IA en su trabajo.

  • Hasiera
  • Aitzindariak
    • Adituak
    • Erakundeak
  • Gaurkotasuna
    • Albisteak
    • Arrakasta kasuak
    • Keynotes
  • Ekintzak
  • TFG-TFM
    • TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2025
  • Lan egin gurekin
    • Enplegu eskaintzak
    • Eskaintza dualak

Berrikuntza

Olaia Antero Sanchez

January 31, 2025 by

Keynote IKERLAN: EMS-IA – Energia sektoreari aplikatutako Adimen Artifiziala

January 31, 2025 by

Shaking HUB LIVE – Adimen Artifiziala eta Konputazio Kuantikoa

January 7, 2025 by

Shaking HUB LIVE hau aukera paregabea izan da Konputazio Kuantikoa eta Adimen Artifiziala enpresa eta teknologia mundua nola iraultzen ari diren ezagutzeko.

Ekitaldian, teknologia hauek segurtasuna, kriptografia eta enpresa-berrikuntza bezalako funtsezko arloetan nola eragiten duten aztertu dugu, sektoreko adituen eskutik<.

🎙️Unai Aseguinolaza, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakasle ikertzailea, konputazio kuantikoaren bilakaerari buruzko bere ikuspegia ematen.

🎙️Urko Zurutuza, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Ikerketa, Datu Analisi eta Zibersegurtasun Taldeko koordinatzailea, zibersegurtasun arloko erronkak eta aukerak nabarmenduz.

🎙️Marc Manzano, SandboxAQ-ko General Managerra eta Mondragon Unibertsitateko Irakasle Elkartua, Konputazio Kuantikoa segurtasun digitala eraldatzen ari den kasu errealak partekatzen.

Eta nola ez, Maria Ruiz Amurriok, MLAKOOP-eko Business Developer-ak, zuzenekoa moderatu du.

Zuzeneko honi esker, jakin ahal izan dugu nola Adimen Artifiziala eta KonputazioK Kuantikoa etorkizuna birdefinitzen ari diren, eredu praktikoekin eta sektoreko kasu arrakastatsuekin.

Shaking HUB LIVEetan lanean jarraitzen dugu teknologiak mundu errealean duen eragina aztertzen jarraitzeko!

Keynote MUE: INVEUS – Ikertzaileen urruneko sarbiderako datu-espazioak

December 18, 2024 by

MONDRAGON Sariak 2024 TFG-TFM sariek talentu gaztea eta berrikuntza ospatzen dituzte Inpaktuday-n

December 5, 2024 by

TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2024 sarien 3. edizioa arrakastatsua izan da! Aurten errekorrak hautsi ditugu: 57 unibertsitatetatik aurkeztutako 305 lan eta 52 finalistak euren ideiak eta talentua partekatu dute jardunaldi zoragarri batean.

Soraluceko Factory ataria leku ezin hobea izan zen Laboral Kutxa, Orbea eta Fagor Arrasate kooperatibak bisitatuz hasi zen egun baterako. Finalistek, MONDRAGONeko eredu kooperatiboari buruz ikasteaz gain, oso talde-dinamika interesgarrietan parte hartu zuten Fagor Taldeko, Orbeako, Laboral Kutxako, Eikako, Ikerlaneko, DanobatGroupeko eta MONDRAGONeko ordezkarien eskutik.

Arratsaldean iritsi zen unerik zirraragarriena: sari-banaketa. Eraldaketa digitalaren, jasangarritasunaren, mugikortasunaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetan 10 aparteko proiektu aitortu ziren.

Proiektu sarituak

Aurtengo edizioan, egungo eta etorkizuneko funtsezko erronkei heltzen dieten proiektuak nabarmendu dira. Hauek dira lan irabazleak:

Eraldaketa digitalaren Danobatgroup saria: adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika.

  • 1. saria: Mario Sanz Guerrero. Peak Attention U-Net: Attention-Enhanced ECG Delineation Model for Peak Detection (Universidad Politécnica de Madrid).
  • 2. saria: Enrique Queipo de Llano Burgos, Marius Ciurcau eta Alejandro Paz Olalla. Inteligencia Artificial Explicable para el reconocimiento de fracturas de cadera (Universidad Complutense de Madrid). 

Pertsonengan oinarritutako Eraldaketaren MONDRAGON saria: talentua, aniztasuna eta inklusioa.

  • 1. saria: Natale Armendariz. The inclusive everyday essentials | Sex toy design for people with motor disabilities affecting the upper limbs (Mondragon Unibertsitatea). 
  • 2. saria: Marta Vicente Navarro. Desarrollo de una herramienta basada en lenguaje de apoyo a la terapia basada en reminiscencia (Universidad Complutense de Madrid). 

Eraldaketa energetiko-klimatikoaren Fagor Taldea ren saria: deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa.

  • 1. saria: Ane Elizetxea Navarro. PEM elektrolizatzaileen degradazio eta hibridazio azterketa: hidrogeno berdearen sorkuntza itsasoko energia bidez (Mondragon Unibertsitatea).
  • 2. saria: Juan Pedrero Alegría. Diseño de soluciones de flexibilidad para escenarios de alta electrificación urbana (Universidad Internacional de La Rioja).

Mugikortasun osasungarri eta jasangarriaren Orbea saria: ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea. 

  • 1. saria: Iñigo Azcárate Urrutia. Mode Choice Modeling for Sustainable Regional Commuting using Machine Learning: A Case Study in Gipuzkoa, Spain (Universidad de Navarra).
  • 2. saria: Mercè Amich Vidal. Clean vehicle ownership: implications for effective policy interventions (Euskal Herriko Unibertsitatea -UPV/EHU-).

Finantzak eraldatzeko Laboral Kutxa saria, gizartea eraldatzeko.

  • 1. saria: José Antonio Luque Salguero. Optimización global de modelos de Media-Varianza-Sostenibilidad multiagencia para gestión de carteras (Universidad de Málaga).
  • 2. saria: Maria Jose Preciado Leyva. Una aportación a la sostenibilidad social del seguro de salud en España. Seguro de asistencia sanitaria con reservas de envejecimiento (Universidad Carlos III de Madrid). 

Sari bereziak

Proiekturik berritzaileenari IKERLAN saria: Marta Vicente Navarro. Desarrollo de una herramienta basada en lenguaje de apoyo a la terapia basada en reminiscencia (Universidad Complutense de Madrid).

Euskaraz burututako lanik onenari EIKA saria: Ane Elizetxea Navarro. PEM elektrolizatzaileen degradazio eta hibridazio azterketa: hidrogeno berdearen sorkuntza itsasoko energia bidez (Mondragon Unibertsitatea).

Shaking HUBen eskerrak eman nahi dizkiegu egun berezi hau posible egin duten pertsona guztiei. Zuei esker, etorkizuna indar, sormen eta konpromiso handiagoarekin eraikitzen ari gara.

Unerik onenak berpiztu nahi dituzu? Ikusi galeria osoa hemen 👉 Inpaktuday


Zure enpresa babesteko eta zibersegurtasuneko araudi berriak betetzeko funtsezko estrategiak

December 3, 2024 by

Joan den azaroaren 27an, Shaking HUB LIVE – AA Zibersegurtasuna ospatu genuen Linkedinen bitartez. Zuzen honetan, hainbat aditu bildu ziren, zibersegurtasuneko araudiek produktu berrien garapena nola eraldatzen duten eztabaidatzeko.

Saioan, bilakaera horrek industriari dakarzkion erronka eta aukera nagusiak aztertu ziren, sektoreko profesional hauekin:

➡️ David Gonzalez, Ikerlan-eko Zibersegurtasuneko eta Konfiabilitateko Arduraduna.
➡️ Odei Olalde, Orbik Cybersecurity-eko CTO-a.
➡️ Javier Arenas López, Fagor AOTEK-eko zuzendaria.

Eta dena Maria Ruiz Amurriok bideratuta, Business Development & Innovation Leader-ra Mondragon Lingua-ALECOP-en.

Aukera paregabea sektoreko profesionalekin denbora errealean elkarreragiteko, zibersegurtasun-erregulazioei buruzko kasu praktikoak eta industria-inguruneak babesteko tresna berritzaileenak ezagutzeko.

  • « Go to Previous Page
  • Page 1
  • Page 2
  • Page 3
  • Page 4
  • Go to Next Page »

Primary Sidebar

Recent Posts

    Recent Comments

    No comments to show.

    Archives

    No archives to show.

    Categories

    • No categories

    Copyright © 2025 · Genesis Sample on Genesis Framework · WordPress · Log in

    • Adituak
    • Erakundeak
    • Erakundeak
    • Albisteak
    • Ekintzak
    • Enplegu eskaintzak
    • Eskaintza dualak

    Norberaren eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, webguneak behar bezala funtziona dezan. zein cookie erabiltzen ditugun gehiago ikas dezakez, baita desaktibatu ere.


    Behar-beharrezkoak diren cookieak

    Hirugarrenen cookieak

    Cookie gehigarriak

    Pribatutasunaren laburpena
    Shaking HUB

    Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

    Behar-beharrezkoak diren cookieak

    Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

    Hirugarrenen cookieak

    Webguneak Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola tokia bisitatzen duten pertsonen kopurua, edo orri ospetsuenak. Cookie horiek teknikoak eta hobespenekoak dira.
                          
    Webguneak YouTubeko cookie-ak erabiltzen ditu, ikus-entzunezko edukia behar bezala ikus dezazun. Cookie horiek teknikoak, analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Webguneak Meta-ko cookie-ak erabiltzen ditu sare sozialetan esperientzia pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Webgune honek LinkedIn-eko cookie-ak erabiltzen ditu sare sozial horretan esperientzia hobea eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Webgune honek Googleko cookie-ak erabiltzen ditu bilaketen esperientzia pertsonalizatua izan dezazun. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Webgune honek Tik-Tok-eko cookie-ak erabiltzen ditu bilaketen esperientzia pertsonalizatua izan dezazun. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Mesedez, aktibatu lehenik zure lehentasunak gorde ahal izateko behar-beharrezkoak diren cookieak!

    Cookie gehigarriak

    Webgune honek cookie gehigarri hauek erabiltzen ditu:

    Mesedez, aktibatu lehenik zure lehentasunak gorde ahal izateko behar-beharrezkoak diren cookieak!

    Powered by  GDPR Cookie Compliance