• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
Shaking HUB

Shaking HUB

Una comunidad abierta promovida por las Cooperativas de MONDRAGON que tiene como objetivo conectar y desarrollar el talento en Inteligencia Artificial para cambiar el mundo. Una comunidad para todas las personas interesadas en Inteligencia Artificial, desde estudiantes a profesionales que investigan o aplican IA en su trabajo.

  • Hasiera
  • Aitzindariak
    • Adituak
    • Erakundeak
  • Gaurkotasuna
    • Albisteak
    • Arrakasta kasuak
    • Keynotes
  • Ekintzak
  • TFG-TFM
    • TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2025
  • Lan egin gurekin
    • Enplegu eskaintzak
    • Eskaintza dualak

Berrikuntza

Shaking HUB LIVE – Adimen Artifiziala eta Analitika Aurreratua

March 10, 2025 by

Shaking HUB LIVE berri bat ospatuko dugu Gobernu Datuaren, Analitika Aurreratuaren eta Adimen Artifizialaren eragina aztertzeko retail sektorean.

Saio honetan enpresa eta ikasketa arloko adituek parte hartu dute, non kasu arrakastatsuak eta sektorean erabakiak ahalik eta ondoen hartzeko funtsezko estrategiak aurkeztu dituzten:

  • Imanol Torresek, Eroskiko Datuen Gobernuko eta Analitika Aurreratuko arduradunak, konpainiaren estrategia aurkeztu du, datuaren kudeaketan, irisgarritasuna, kalitatea eta segurtasuna bermatuz.
  • Fernando Arrillagak, Eroskiko Bezeroen Inteligentzia arduradunak, Azeri Proiektua azaldu du. Neurona-sare errepikarietan (LSTM) oinarritutako ekimena da, deskontu-kupoiak trukatzeko probabilitatea aurreikusteko eta bezeroaren esperientziaren pertsonalizazioa hobetzeko.
  • Maider Elorzak, Mondragon Unibertsitateko Marketing Analyticseko irakasle eta ikertzaileak, eredu hibrido aurreratuen konbinazioak (Prophet-XGBoost, Prophet-LightGBM eta Prophet-Random Forest) eskariaren aurreikuspena nola optimiza dezakeen azaldu du, stock-aren kudeaketaren ziurgabetasuna murriztuz.

Ekitaldi hau retail sektorean eraldaketa digitala bultzatzen ari diren joerak eta tresnak zuzenean ezagutzeko aukera paregabea izan da.

Maider Elorza, Marketing Analytics-eko irakasle eta ikertzailea Mondragon Unibertsitatean

March 10, 2025 by

Adimen Artifizialaren eta Fabrikazio Gehigarriaren eragina industria modernoan

February 21, 2025 by

Joan den otsailaren 19an, Shaking HUB LIVE berri bat ospatu genuen, Adimen Artifizialak eta Fabrikazio Gehigarriak industria modernoan duten eragina ardatz hartuta. Saioak MADISON proiektua nabarmetzen du, Fabrikazio Gehigarriaren prozesuaren etapa bakoitza optimizatzea helburu duen ekimen berritzailea.

MADISON: fabrikazio gehigarri iraunkorraren aldeko apustua

LORTEK, AIDIMME, CEIT eta CATEC ikerketa-zentroek osatzen duten MADISON proiektua. Proiektu gonek fabrikazio gehigarria modu integralean bultzatzea du helburu, digitalizazioan eta jasangarritasunean oinarrituta.

Ekitaldian zehar, funtsezko alderdiak jorratu dira, hala nola, hauts metalikoen fabrikazioa eta karakterizazioa, material berrien garapena, dauden prozesuen hobekuntza eta saiakuntza-metodologien baliozkotzea industrian aplikatzeko.

Hizlariak eta jorratutako gaiak

Ekitaldian sektoreko aditu nabarmenek parte hartu zuten:

• Marta Muñiz Mangas, Fabrikazio Gehigarriko Teknologien Taldeko ikertzailea LORTEK enpresan, bere zentroan garatutako Fabrikazio Gehigarriko teknologiak aurkeztu zituen, prozesu aurreratuetako berrikuntzak eta modelo termomekanikoak barne.
• Luis Portolés Griñánek, AIDIMME-ko Teknologia eta Prozesuen Arloko arduradunak, eta José Ramón Blasco Puchadesek, AIDIMMEko Fabrikazio Prozesu Berrien arduradunak, MADISON proiektuaren egitura eta helburuak azaldu zituzten, jasangarritasunean eta digitalizazioan duten ikuspegia nabarmenduz.
• Antonio Periñánek, CATEC-eko Fabrikazio Gehigarriko Unitateko arduradunak, fabrikazio gehigarriko material, prozesu eta digitalizazioko azken berrikuntzei ekin zien, balio-kateari buruzko ikuspegi integral batekin.
• Iñigo Iturriza Zubillagak, CEIT-eko Ikertzaile Nagusi Seniorrak, azaldu zuen materialen eta prozesuen garapeneko lan kooperatiboa Fabrikazio Gehigarriaren bikaintasuna bultzatzen ari dela.

Sektorearentzat funtsezkoa den ekitaldia

Shaking HUB LIVE jaialdiaren edizio hau aukera bikaina izan da fabrikazio gehigarriaren etorkizuna markatzen ari diren aurrerapenak ezagutzeko, bertaratutakoei industriarako ikuspegi eta irtenbide berriak aztertzeko aukera emanez.

TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2025 sarien izen-ematea zabalik

February 11, 2025 by

TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2025 sariek XXI. mendeko erronkei aurre egiten dieten TFG edo TFMak saritzeko deialdia ireki dute. Laugarren edizio honek, eraldaketa berritzailea, jasangarritasuna, mugikortasuna, osasuna eta digitalizazioa bezalako gaiak jorratzen dituzten proiektuak nabarmendu nahi ditu.

Sarien kategoriak

Aurtengo edizioan, sariek bost kategoria nagusi dituzte:

  • Danobatgroup Saria eraldaketa digitalari.
  • Pertsonetan Oinarritutako Eraldaketaren MONDRAGON Saria.
  • Fagor Taldearen Eraldaketa Energetiko-Klimatikoaren Saria.
  • MONDRAGON HEALTH Saria osasunaren eta zainketen eraldaketari.
  • Finantzak eraldatzeko Laboral Kutxa Saria, sozietatea eraldatzeko.

Gainera, hiru sari gehigarri emango dira, 2.500 eurorekin bakoitza:

  • Ikerlan Saria proiektu berritzaileenari.
  • Eika Saria euskarazko proiektu onenari.
  • Mundukide Saria gizartean eragin handiena duen proiektuari.

MONDRAGON TFG-TFM Sariak 2025 sariek 13 sari eskaintzen dituzte, guztira 26.250 eurotan baloratuta. Bost kategoria nagusietako bakoitzak honako sari hauek emango ditu:

  • Lehen saria: 2.500 euro
  • Bigarren saria: 1.250 euro

Parte hartzeko baldintzak

Sarietan izena eman ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztenek:

  • 18 urtetik gorakoa izatea.
  • TFG edo TFMa 2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era aurkeztu izana.
  • 10etik 8ko gutxieneko kalifikazioa lortu izana.
  • Lanak bost kategoria nagusietako batekin lotuta egotea.

Interesatuek 2025eko irailaren 30era arte aurkez dezakete haien proiektua. Izena emateko egin klik esteka honetan. Animatu zaitez!

Antonio Periñán, CATEC-eko Fabrikazio Gehigarriko unitateko Arduraduna

February 4, 2025 by

Olaia Antero Sanchez

January 31, 2025 by

  • Page 1
  • Page 2
  • Page 3
  • Page 4
  • Go to Next Page »

Primary Sidebar

Recent Posts

    Recent Comments

    No comments to show.

    Archives

    No archives to show.

    Categories

    • No categories

    Copyright © 2025 · Genesis Sample on Genesis Framework · WordPress · Log in

    • Adituak
    • Erakundeak
    • Erakundeak
    • Albisteak
    • Ekintzak
    • Enplegu eskaintzak
    • Eskaintza dualak

    Norberaren eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, webguneak behar bezala funtziona dezan. zein cookie erabiltzen ditugun gehiago ikas dezakez, baita desaktibatu ere.


    Behar-beharrezkoak diren cookieak

    Hirugarrenen cookieak

    Cookie gehigarriak

    Pribatutasunaren laburpena
    Shaking HUB

    Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

    Behar-beharrezkoak diren cookieak

    Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

    Hirugarrenen cookieak

    Webguneak Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola tokia bisitatzen duten pertsonen kopurua, edo orri ospetsuenak. Cookie horiek teknikoak eta hobespenekoak dira.
                          
    Webguneak YouTubeko cookie-ak erabiltzen ditu, ikus-entzunezko edukia behar bezala ikus dezazun. Cookie horiek teknikoak, analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Webguneak Meta-ko cookie-ak erabiltzen ditu sare sozialetan esperientzia pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Webgune honek LinkedIn-eko cookie-ak erabiltzen ditu sare sozial horretan esperientzia hobea eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Webgune honek Googleko cookie-ak erabiltzen ditu bilaketen esperientzia pertsonalizatua izan dezazun. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Webgune honek Tik-Tok-eko cookie-ak erabiltzen ditu bilaketen esperientzia pertsonalizatua izan dezazun. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Mesedez, aktibatu lehenik zure lehentasunak gorde ahal izateko behar-beharrezkoak diren cookieak!

    Cookie gehigarriak

    Webgune honek cookie gehigarri hauek erabiltzen ditu:

    Mesedez, aktibatu lehenik zure lehentasunak gorde ahal izateko behar-beharrezkoak diren cookieak!

    Powered by  GDPR Cookie Compliance