Zuzeneko berri honetan, TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2025 sarietako Eraldaketa Digitala kategoria babesten duen Danobatgroup kooperatiba industrialaren egunerokoan murgilduko gara.
Aitor Añibarrok, Soraluceko Automatizazio Arduradunak parte hartu du zuzeneko honetan. Bertan, garatzen ari diren proiektu berritzaileenei buruz hitz egin digu, baita automatizazioak bere transformazio-estrategian jokatzen duen paperari buruz eta bultzatzen duten kategorian dauden TFG eta TFM motei buruz ere.
Ezinbesteko zuzeneko bat teknologia, industria eta helburua uztartzen dituzten proiektuetan lanean ari direnentzat.