23.750€ sarietan, XXI. mendeko erronkei ekarpena egiten dieten TFG edo TFMentzat.
Mundua azkartzen dabil eta aldaketa konplexu eta sakonei aurre egin beharrean aurkitzen gara. Erronka horien aurrean gure gizarteak bere etorkizuna du jokoan. MONDRAGONetik eraldaketa hau, aldi berean, berritzailea, iraunkorra eta pertsonengan oinarritua izatea sustatu nahi dugu. Talentu gaztearen ekarpena behar dugu. Horregatik, gure garaiko erronkei aurre egiten dieten TFG edo TFMak saritu nahi ditugu.
Sariek bost kategoria nagusi dituzte
Izena emateko, klikatu zure lanak ekarpen handiena egiten duen kategorian.
Zure lana kategoria bakar batean aurkez dezakezu!
Bi sari gehigarri
MONDRAGONetik lan berritzaileenak eta euskaraz idatzitakoak ere saritu nahi ditugu. Horregatik, IKERLANek lan berritzaileenaren saria eskaintzen du eta EIKAk euskarazko lan onenarena. Ez duzu ezer egin behar zeharkako bi sari hauetara aurkezteko, nahikoa da 5 kategoria nagusietako batean izena ematea. Zure lana berritzailea bada edo euskaraz idatzita badago, guk aurkituko zaitugu!
Ikerlanen uste dugu teknologia jarrera bat dela. Jarrera berritzaile horretatik abiatuta eta teknologia disruptiboak erabiliz, gizartean eragina duten irtenbide ekintzaileak proposatzen dituzten proiektuak saritu nahi ditugu.
Eraldaketaren baitan, euskara gizarteko esparru zientifikora zabaltzeko helburuan ekarpena egin nahi dugu, euskararen normalizazioan eta euskarazko eduki zientifikoen sustapenean egindako ekarpena sarituz.
MONDRAGON 2024 TFG-TFM sariek 12 sari dituzte eskudirutan, azaldutako kategoria bakoitzeko bi: 2.500 euro lehen sariarentzat eta 1.250 bigarrenarentzat; eta bi sari gehigarri lan berritzaileenarentzat (2.500 euro) eta euskarazko onenarentzat (2.500 euro).
Aurkeztu zure TFG edo TFMa irailaren 30a baino lehen
TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2024 sarietan zure TFG edo TFMa aurkeztu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dituzu:
Adinez nagusia izatea.
TFG edo TFMa 2023ko urriak 1 eta 2024ko irailak 30 bitartean unibertsitate batean aurkeztu izatea.
TFG edo TFMak gutxienez 8 puntuko kalifikazioa izatea, 10 puntuko eskalan edo baliokidea den kalifikazioa.
TFG edo TFMa adierazitako bost kategoria tematikoetako batekin lotura izatea.
* Lehiaketaren oinarriak hemen kontsultatu
Q & A TFG TFM MONDRAGON SARIAK
Lanaren jabetza intelektualak bere egileena eta hala adostu duten erakundeena izaten jarraitzen du. MONDRAGON S. Coop.en ez dugu lanen edukia argitaratuko, ezta horien zati bat ere. Zure lana finalista izanez gero, lanaren izenburua, egileak, aurkeztu duzun unibertsitatearen izena eta zuk zeuk sari banaketaren ekitaldirako ematen diguzun lanaren oinarrizko informazioa soilik argitaratuko dugu.
Zure lanak konfidentzialtasuna behar badu, akordio hori duzun erakundearen onarpena beharko duzu. Normalean, erakunde horiek ez dute arazorik jartzen lana aurkeztu dezazun, guztiz kontrakoa, baina horren berri eman beharko diezu eta oniritzia izan beharko duzu. Gure gomendioa hau da:
- Jarri harremanetan konfidentzialtasun klausula duzun erakundearekin, eta eskatu idatziz lana aurkezteko baimena.
- Izena emateko inprimakian lana eta informazioa “anonimizatzea” proposatu diezaiekezu, hau da, erakundearen benetako izenaren ordez “X ERAKUNDEA” jartzea, eta sentikortzat jotzen duten informazioa ere ezabatzea.
- Azaldu iezaiezu lana ez dela publiko egingo, lanen informazioa izena eman duzun kategoria horretako epaimahaiko kideentzat bakarrik egongo dela eskuragarri, eta kide horiek guztiak konfidentzialtasun konpromiso baten menpe daudela.
- Aurkeztu sarietara soilik konfidentzialtasun klausula duzun erakunde horrek baimena ematen badizu. Zure erantzukizuna da sarietan izena ematean partekatzen duzun informazioa partekagarria dela ziurtatzea.
- Saritua izanez gero, baieztatu erakundearekin sari banaketan partekatuko duzun informazioa.
Kasu horretan, gehitu lanaren egile guztien datuak izena emateko inprimakian. Lanaren edozein aitortzak lanaren egile guztiak adieraziko ditu.
Gure aldetik ez dago arazorik, aurkeztu zaitezke. GAL MAL MONDRAGON Sariak bateragarriak dira aldez aurreko edo ondorengo beste edozein sari, beka, dirulaguntza edo argitalpenekin.
Bai. Sarien Oinarrietan adierazten den bezala, sari banaketako ekitaldian lan finalisten egileen presentzia nahitaezkoa da, eta, ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez bertaratzeak saria edo diploma galtzea ekarriko du. Epaimahaiak baloratu beharko ditu ezinbesteko kasuak. Euskal Autonomia Erkidegotik edo Nafarroako Foru Erkidegotik kanpo bizi bazara, MONDRAGON S. Coop.ek hartuko ditu bere gain sari banaketara joateko izan ditzakezun bidaia gastuak.
Informazio gehiago TFG TFM MONDRAGON Sarien Oinarrien dokumentuan aurkituko duzu. TFG TFM MONDRAGON Sariak.
Zalantzarik baduzu, idatzi tfg.tfm.sariak@mondragoncorporation.com helbide elektronikora eta lehenbailehen erantzungo dizugu.
MONDRAGON 2024 TFG-TFM sariek 12 sari dituzte eskudirutan, azaldutako kategoria bakoitzeko bi: 2.500 euro lehen sariarentzat eta 1.250 bigarrenarentzat; eta bi sari gehigarri lan berritzaileenarentzat (2.500 euro) eta euskarazko onenarentzat (2.500 euro).
Sartu TFG-TFM MONDRAGON Sarien Instagramean