Danobatgroup Saria Eraldaketa digitalera: Adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika.
Eraldaketa digitalak erronka eta aukera handiak aurkezten dizkigu, eta horri aurre egiteko modua funtsezko elementua da gure gizartearen etorkizunerako. MONDRAGONetik, modu irmoan lagundu nahi dugu eraldaketa digitala bultzatzen eta aberastasuna eta ongizatea sortzen, eraldaketa digital hau bizkortzeko alternatiba eta irtenbide berritzaileak sortuz.
Gai posibleak
Mundu fisikoa eta mundu digitala hibridatzen dituzten sistemak garatuz, gailu eta sistema digitalek elkarri eragitea ahalbidetzeko. Gauzen/makinen arteko konektibitate handiagoa (IoT); gizakia-makina komunikazioen hobekuntza; sentsoreak alde guztietan, gertatzen ari dena berehala eta objektiboki detektatu ahal izateko; eta gauzekin/makinarekin interakzioan egoteko software eta algoritmian egindako aurrerapen guztiak (machine learning, adimen artifiziala), makinaren/produktuaren erantzun gaitasuna eta haien parametroen autoerregulazioa areagotzeko.
Enpresa globalen kudeaketa soluzioen (ERP) aurrerapenetara etengabe egokitzeaz gain, teknologia berriak hartzen dira produktibitatea eta, azken batean, lehiakortasuna hobetzeko. Fabrikazio Gehigarria 3Dn prototipoak egiteko; Intralogistika gidatze automatikoko ibilgailuak sartuz; Datuen Analitika Aurreratua eta datuen erabilera bultzatzea, erabakiak hartzeko eta produktu/zerbitzu digitalak sortzeko, bai eta biki digitalen erabilera ere, datu aldakorretan oinarritutako emaitzak aurreikusteko; RPA soluzioak, errepikapen handiko atazak automatizatzeko; etab.
Bezeroarekin erlazionatzeko modu berriak sortuz, harengandik hurbilago egoteko, eta balio erantsi handiagoko zerbitzu/esperientzia berriak ere sortuz: pertsona-makina/zerbitzua interfaze hobeak, urruneko laguntza, zerbitzu plataforma, eta abar. Eta horrek denak Negozio Eredu berriak garatzera eramaten gaitu, adibidez, erabiltzen denaren arabera ordaintzea.
Sortzen diren behar berriei erantzunez, hala nola zibersegurtasunari; langileak arriskuez kontzientziatuz, eta arrisku horiek minimizatuko dituzten sistemak ezarriz, eta kultura digitala maila guztietan garatuz.
Epaimahai
Izena emateko epea amaitu da
Sartu TFG-TFM MONDRAGON Sarien Instagramean