Orbea Saria mugikortasun osasungarria eta iraunkorra:
ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea.
Bada hiri, administrazio, enpresa eta herritar gehienek daukaten kezka bat: mugikortasun osasungarriagoa eta iraunkorragoa ORBEAn, iraunkortasuna negozioa egiteko gure moduaren parte dela ziurtatu nahi dugu. Horregatik jarri dugu gure ingurunea eta gure etorkizuna babestuko duten ekimenak sustatzeko helburua, eta horregatik entzun nahi ditugu belaunaldi berrien beharrak eta bizitza zein mugikortasun osasungarriagoa eta iraunkorragoa sustatzeko dituzten ideiak.
Gai posibleak
Kirol materiala hobetzeko ideia berritzaileak: besteak beste, diseinuak, materialak (karbonoa, aluminioa, plastikoa, bateriak, etab.). Sormen soluzioak, originalak eta kirolaren arloko premia berrietara egokituak, batez ere mugikortasun osasungarri eta iraunkorraren eremurako. Nola hobetu ditzakegu produktuak eta fabrikazio prozesuak, ingurumena eta bizi zikloa kontuan hartuta?
Gero eta mundu digitalago eta konektatuago batean bizi gara, eta horrek ere eragina du kirolaren munduan. Nola lagundu dezakegu datuaren analisitik edo AItik? Zer aurreikusi eta aurreratu dezakegu dagoeneko baditugun datuekin? Zein segmentutan eragin dezakegu?
Hiri iraunkorrak eta konektatuak sortzeko beharra dugu, bai eta praktika onetatik ikasteko beharra ere (Net Zero, bike friendly hiriak…). Kirolak gizarte ongizatean duen garrantzia, osasunaren dimentsio fisiko zein mentaletik. Zer mugikortasun aukera iraunkor sustatu daitezke? Zer espaziotan? Zer segurtasunarekin? Nola erabil daiteke? Nola eragin dezake mugikortasun osasungarriago batek gure ongizatean?
Gizartean eragin positiboa izatea lortu nahi dugu Orbean, eta behar sozialak entzuteko eta horiei erantzuteko eta egiten duguna modu eraginkorrean komunikatzeko prozesu eta tresna berriak sortzeko gai izan nahi dugu. Zer pisu du enpresaren gizarte erantzukizunak erosketa erabakiak hartzeko orduan? Eskaintzen dituen produktuetatik eta zerbitzuetatik haratago, zer espero dute konpainia bateko erabiltzaileek? Nola bideratu, neurtu eta komunika dezakegu gure gizarte eragina?
Epaimahai
Izena emateko epea amaitu da
Sartu TFG-TFM MONDRAGON Sarien Instagramean