18.750 € saritan “Premios TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2023” lehiaketaren bigarren edizioan

MONDRAGON Korporazioaren ekimen honek XXI. mendeko erronkei ekarpen berritzaileagoa egingo dieten TFG edo TFMentzako sarien bigarren edizioa jarri du abian.

Sariak 5 kategoriatan banatzen dira:

1. Danobatgroup saria eraldaketa digitalari: Adimen Artifiziala, automatizazioa eta robotika.

2. MONDRAGON saria pertsonetan oinarritutako eraldaketari: talentua, aniztasuna eta inklusioa.

3. Fagor Taldea saria eraldaketa energetiko-klimatikoari: deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa.

4. Orbea saria mugikortasun osasungarria eta iraunkorra – ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea.

5. Laboral Kutxa saria finantzen eraldaketari, gizartea eraldatzeko.

Kategoria horietako bakoitzak 2 sari ditu: 2.500 € lehenengo postuarentzat eta 1.250€ bigarrengoarentzat.

Zein baldintza bete behar dituzu parte hartzeko?

2022eko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean Gradu edo Master Amaierako Lana aurkeztu baldin baduzu eta 18 urtetik gorakoa bazara aurkeztu dezakezu zure hautagaitza. Lanaren edukia lehen adierazitako kategorietako batekin lotuta egon behar du. Gainera, lana argitaratu gabea izan behar da eta 10etik 8 puntuko gutxieneko nota izan behar du.

Izena emateko epea zabalik dago 2023ko irailaren 30a arte eta hemen egin dezakezu. Izena ematen duzu? 😊

Argitalpen-data

28/06/2023

Sektoreak:

  • Prestakuntza eta heziketa

Gaiak:

  • Adimen artifiziala
  • Talentuaren garapena

Komunitatea:

  • Adimen artifiziala