ÉGIDA: Segurtasun eta informazioaren pribatutasunaren teknologiak

ÉGIDA taldeak, zeina GRADIANTek, FIDESOLek, VICOMTECHek eta IKERLANek osatzen baitute, informazioaren segurtasunaren erronketan Espainiaren posizionamenduaren lider izatea du helburu.

ÉGIDA talde estrategikoaren helbururik garrantzitsuena da erreferente bihurtzea segurtasun teknologietan eta informazioaren pribatutasunean, estatuan nahiz nazioartean. Egitekorik garrantzitsuena da elkarrekin ikerketa eta garapeneko lanak burutzea definitutako jarduera lerroetan, taldea osatzen dugun zentro teknologikoen arteko lankidetza sustatzea eta elkarren artean jakintza arlo anitzeko ikerketa gune bat egituratzea, ardatza izango duena merkatuari ezagutza eta teknologia transferitzea, erronka horri aurre egiteko behar den talentua geureganatuz eta prestatuz.

Ezagutu gehiago ÉGIDAri buruz hemen.

Argitalpen-data

11/08/2023

Gaiak:

  • Zibersegurtasuna

Komunitatea:

  • Adimen artifiziala