Beste bost bazkide atxiki dira Basque Artificial Intelligence Centerrera (BAIC)

BAIC (Basque Artificial Intelligence Center)Zuzendaritza Batzordeak iragarri du beste bost bazkide sartuko direla Adimen Artifizialari (AA) dagokionez Euskadin erreferentea den organismoan. Hauek, hain zuzen: Ceit, Data Value Management, Irisbond, Lorteky Multiverse Computing. Aurrerantzean, AAren euskal ekosistemako kide izango dira, bazkide gisa. 2021ean ibilbidea hasi zuenez gero, BAICek 35 kide egin ditu, guztira.

Zer da BAIC (Basque Artificial Intelligence Center)?

Euskadin Adimen Artifizialaren (AA) aplikazioa bultzatuko duen lankidetza espazio publiko-pribatu bat izateko sortu da BAIC, industriak azkar eskuratu beharreko tresna bat, alegia; eta, aldi berean, erronka teknologiko eta sozial handienetako batean nazioartean posizionatzeko baliagarriak izango diren proiektuak esperimentatzeko eta bizkortzeko laborategi gisa balioko du.

Ezagutu gehiago hemen.

Argitalpen-data

28/06/2023

Sektoreak:

  • Industria

Komunitatea:

  • Adimen artifiziala