Diseinu digitalen eta prozesatze-arkitekturen ikerketa eta garapena, AA algoritmoak exekutatzean energiaren eta errendimenduaren erabilera optimizatzeko, gertaeretan oinarritutako ikuspegian arreta berezia jarriz.
Adimen artifiziala
Xabier Iturbe
Jon Pérez Cerrolaza
Fidagarritasun- eta segurtasun-baldintza funtzionalak (safety) betetzen dituzten sistema kritikoei aplikatutako AAren arloko ikerketaren buru izatea, sistema heteronomo eta autonomo gisa.
Irune Agirre Troncoso
Fidagarritasun- eta segurtasun-baldintza funtzionalak (safety) betetzen dituzten sistema kritikoei aplikatutako AAren arloko ikerketaren buru izatea.
IKERLAN
IKERLAN zentro aitzindaria da teknologia-transferentzian eta lehiakortasun-balioak industriari egiten dion ekarpenean. Soluzio integralak eskaintzen ditu bi arlo nagusitan arlo teknologiko desberdinak konbinatuz: Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT), eta Energia eta Mekatronika. Gaur egun, 400 lagunek osatzen dute zentro teknologikoko lantaldea. MONDRAGON Korporazioko eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) kooperatiba kide den aldetik, IKERLANek enpresa-eredu jasangarria, lehiakorra eta etengabe aldatzen ari den alde egiten du.
IDEKO
IDEKO, BRTAko kide den zentro teknologikoa da, fabrikazio aurreratuan aplikatutako teknologiak ikertzen, garatzen eta berritzen aditua da, Doitasunezko makina eta prozesuetan eta manufacturing-ari aplikatutako adimen artifizialean arreta berezia jarriz. Gure I+G+B jarduera enpresa-sarearen lehiakortasunari lagunduko dioten irtenbide berritzaileak eskaintzera bideratuta dago, eta lau ikerketa-talderen inguruan egituratzen da: dinamika eta kontrola, fabrikazio-prozesuak, IKTak eta automatizazioa eta diseinua eta doitasun-ingeniaritza.
IDEKOn Adimen artifiziala honetarako aplikatzen dugu: (1) enpresa industrialen ekoizpen-prozesuak optimizatzeko, (2) ekoizpen-lerroan parte hartzen duten aktiboen eta osagaien bizitza erabilgarria aurresateko, (3) fabrikatutako produktuen kalitate aurreikusteko eta matxurak eta anomaliak prebenitzeko.
Nola egiten dugun IA: (1) ekoizpen-lerroetako datu errealak lortuz, (2) aktiboen edo osagaien saiakuntza industrialeko bankuetatik datuak lortuz (3), mekanizazio prosezutan, ekoizpen-prozesuen modeluak eta simulazioak sortuz.