Joan den ostiralean, azaroaren 17an, 2023ko TFG-TFM MONDRAGON Sarien bigarren edizioaren banaketa ekitaldia egin genuen Donostiako Kursaal Jauregian. Ekitaldi berezia FESLAN Gizarte Ekonomiaren Topaketaren barruan.
Talentuz betetako 250 ekarpen baino gehiago izan dira, 37 unibertsitatetatik etorriak; horien artean, Euskal Herriko hiru unibertsitate nagusiak (UPV/EHU, Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea); Espainiako Estatuko 17 hiritako 24 unibertsitate; eta nazioarteko 3 unibertsitate: AEB, Danimarka eta Belgica. Gainera, jasotako lanen % 51 emakumeenak izan dira.
50 lan finalistetatik, 10ek saria lortu dute; 2.500 euro lehenengoak eta 1.250 euro bigarrenak.
Epaimahaiak, aurkeztutako lan guztien artean, GAL edo MAL hauek irabaztea erabaki ditu 5 kategorietan:
1.Danobatgroup saria eraldaketa digitalari: Adimen Artifiziala, automatizazioa eta robotika.
- Irabazlea: Asier Mandiola Arrizabalaga, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Ingeniaritza elektroniko industriala graduko ikaslea. Bere lanarekiko epaimahaiak emandako balorazioaren arabera bere lanak egungo statu quo industriala desafiatzen du hardware berririk garatu gabe, baizik eta hardware horrek prestazio-maila berri bat eskuratuz eta beste soluzio batzuen konplexutasunari edo kostuari aurre eginez, dagoen teknologiaren erabilera adimendunaren bidez soilik.
- Bigarren saria: Miren Lur Barquín Torre, Mathematical Modelling and Computation masterreko ikaslea Technical University of Denmark-en. Bere lanaren gainean epaimahaiak baloratu du aurrerapen handia eskaintzen duela endekapenezko gaixotasunak diagnostikatzeko gaitasunean, sendaezinak izan arren, diagnostiko goiztiarrean pazientearen bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko tresna baitute.
2. Fagor Taldea saria eraldaketa energetiko-klimatikoari: Deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa.
- Irabazlea: Ander Azpitarte Aretxabaleta, Ingeniaritza Industrialeko masterreko ikaslea Mondragon Unibertsitatean. Lehen saria irabazteko epaimahaiak balio berezia eman dio gutxi aztertuta dagoen alor batean energia trantsiziorako hidrogenoa oinarri hartuta lanak sektoreari egiten dion ekarpena.
- Bigarren saria: Pablo Gila Herranz, EHU/UPVko Kimika Fakultatean Nanozientzietako masterreko ikaslea. Bigarren saria eskuratzeko arrazoi nagusia egindako ikerketa lan sakona izan da, material konkretu batzuen ezagutzarako eskaintzen duen aurrera pausoa.
3. MONDRAGON saria pertsonetan oinarritutako eraldaketari: Talentua, aniztasuna eta inklusioa.
- Irabazleak: Eneko Unanue eta Mikel Cortés, Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko ikasleak. Epaimahaiak nabarmendu du Colombian jarduera ekonomiko baten garapena lan-aukera eta bizitza-proiektu duinen sorrerarekin eta elikadura osasungarriarekin integratzen duela, elikagai osasuntsua eskuratzeko aukera gutxiago dituen arloetan, guzti hori prozesuan beran parte hartzen duten eragileak inplikatuz.
- Bigarren saria: Estíbaliz Arbizu Martín, EHU/UPV-ko Arkitektura Goi Eskolako Arkitekturaren Oinarrietako graduko ikaslea. Kasu honetan epaimahaiak balioan jarri du diziplina anitzeko irtenbide bat proposatzen duela humanitateetako profesionalekin lankidetzan, arkitektura eta hirigintza uztartuz, bakardadeari, haren arrazoiei eta jarduteko bideei buruzko analisi serio bat eginez.
4. Orbea saria mugikortasun osasungarria eta iraunkorra – ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea.
- Irabazlea: Mikel Garcia Arruabarrena, Ingeniaritza Elektronikoko masterreko ikaslea Universitat Politècnica de Catalunyan. Mugikortasun elektrikoaren alorrean sortzen ari den arazo bati emandako irtenbide iraunkorrak eta horretarako erabilitako sormena izan dira lehen saria eskuratzeko arrazoi nagusiak.
- Bigarren saria: Haritz Markaida Velasco, Hiri eta hirigintza masterreko ikaslea Universitat Oberta de Catalunyan. Epaimahaiak nabarmendu du lanak hiri eta herrietako garraio publikoaren arazoari aurre egiten diola beste errealitate batzuetara transferi daitekeen eredu jakin batetik abiatuta.
5. Laboral Kutxa saria finantzen eraldaketari, gizartea eraldatzeko.
- Irabazlea: Mario Sanz Guerrero, Madrilgo Universidad Complutensen Ingeniaritza Informatikako graduko ikaslea. Kategoria honetako lan irabazletik nabarmendu nahi izan da argi duela teknologia erabiltzeko modua, partikularrei arriskuak ematerakoan aurrerapausoak emateko eta, horrela, finantza gardenago, bidezkoago eta sozialago baterantz aurrera egiteko.
- Bigarren saria: Guillermo Villate Castillo, Konputazioa eta Sistema Adimenduak masterreko ikaslea Deustuko Unibertsitatean. Lan honen aplikagarritasuna balioan jarri du epaimahaiak, lanaren ikerketa-eremuak eragin nabarmena izan dezakelako gizartean, arazo garrantzitsu bati aurre egin eta horretarako irtenbideak proposatzen dituelako.