IKERLANEK FRACTAL NAZIOARTEKO PROIEKTU AITZINDARIA GIDATZEN DU, AARI ESKER MAKINEI ‘AUTODIAGNOSTIKOA’ EGITEKO AUKERA EMANGO DIENA

FRACTAL proiektu europar aitzindaria da,

IKERLANek sustatua eta gidatua, eta bere asmoa da adimen artifizialean oinarritutako digitalizazio soluzio bat sortzea, makinak ‘autodiagnostikatzeko’ gai izan daitezen, ingurunera egokitu, akatsak aurreikusi eta akatsak gertatu baino lehen konpontzeko. Horretarako, hardware eta software soluzio bat garatuko du, makinei adimena eta gaitasun kognitiboak emango dizkiena eta hainbat sektoretan aplikatu ahal izango dena, hala nola energian, garraioan edo industrian.

FRACTALek 15,7 milioi euroko aurrekontua du hiru urterako, Europako Batzordeak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak ECSEL programaren bidez emandakoa. IKERLANek, euskal industriaren premiei aplikatutako adimen artifizialeko soluzioetan liderra den zentro teknologikoak, proiektu hori bultzatu zuen, eta gidatzen ari da. Proiektu horretan, Europako zazpi herrialdetako (Espainia, Frantzia, Suitza, Alemania, Finlandia, Austria eta Italia) 28 erakundek parte hartzen dute, digitalizazioaren eta adimen artifizialaren arloko erreferentziazko enpresen, unibertsitateen eta zentro teknologikoen artean. Horien artean daude ZYLK, LKS, CAF Signalling, Prointec, Solver, BSC eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoa.

Ezagutu gehiago proiektu honi buruz hemen.

Argitalpen-data

23/10/2023

Sektoreak:

  • Energia
  • Garraioa
  • Industria

Gaiak:

  • 5G
  • Adimen artifiziala
  • Big Data
  • Edge computing

Komunitatea:

  • Adimen artifiziala

Interesatuko zaizu...