MONDRAGON-eko Adimen Artifizialaren Komunitateari lotutako kudeaketa eta laguntza teknikoa. (Araudia, erabilera kasuak, patenteak, zaintza teknologikoa)
Adimen artifiziala
Eduardo Beltrán de Nanclares Echezarreta
MONDRAGON-eko Adimen Artifizialaren Komunitatearen garapena eta egituraketa, erabilera kasuak eta araudiak aztertuz, zaintza teknologikoa landuz…
MONDRAGON
MONDRAGON osatzen duten kooperatiba eta dibisioen zerbitzura dagoen profesional-taldea gara. Zentro Korporatiboko pertsonek zerbitzu ematen diegu kooperatibei nazioartekotze, berrikuntza, finantza-kudeaketa, kudeaketa soziala, negozio berrien sustapena, aholkularitza juridikoa, harreman instituzionalak eta komunikazioa.
LORTEK S.COOP.
Lortek zentro teknologiko pribatu bat da, BRTA (Basque Research & Technology Alliance) aliantzako kidea. Mondragon Korporazioaren barruko kooperatiba da, eta fabrikazio-prozesuen digitalizazioan eta fabrikazio digitaleko eta adimenduneko soluzio berritzaileen garapenean dago espezializatuta, trantsizio digitalarekin eta energetiko-klimatikoarekin erlazionatutako erronka teknologikoei erantzuteko.
Lortek-en jarduera fabrikazio aurreratuaren eta adimendunaren arloan sartzen da, eta hiru ikerketa-talde ditu jakintza-alor hauetan:
• Loturako teknologiak
• Fabrikazio aditiboko teknologiak
• Digitalizazioko teknologiak
AA diziplina anitz hartzen dituen ikerketa-eremua da. Hari esker, giza arrazoibidea emulatu dezakegu, makinek datu-fluxuetatik ikasi eta erabakiak automatikoki har ditzaten.
Kontrol adimentsuan, ikusmen artifizialean, IoT eta Machine Learning direlakoetan oinarritutako irtenbideetan espezializatuak izanik, adimen artifiziala (AA) erabiltzen dugu soldatutako piezen ikuskaritza prozesuen, metalezko fabrikazio aditiborako eta fabrikazio aurreratuko prozesuen kontroleko eta fabrikazio parametroen edo kalitatea egiaztatzeari lotutako denbora eta kostuen murrizketaren azterketa, analisia eta kontrola egiteko.
Premia horien artean daude, besteak beste, prozesuetako datuak atzematea eta bistaratzea, patroiak eta irregulartasunak identifikatzeko datuen analisia, horien optimizazioa eta ikusmen artifizialeko hainbat teknologia erabiltzen dituzten ikuskatze-sistema automatizatuen garapena.
Industria desafioei egokitutako algoritmoak diseinatzen ditugu, datuen jatorri eta mota desberdinak eta haien trazabilitatea lantzeko arazoari helduz. Ad-hoc algoritmoak sortzen ditugu iragarpen-ereduak zehaztasun eta kalitate maximoarekin sortzeko, Machine Learning metodoak erabiliz irudi digitalen prozesamenduan, ikusmen-arazo zehatzetara egokitutako teknikak aplikatuz.
AAren lana ezinbestekoa da gure eragiketetan, eta prozesuak optimizatu eta produktuen kalitatea hobetzen laguntzen digu, etapa bakoitzean efizientzia areagotuz.
Maria Ruiz Amurrio
- Ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntza (I+G+b) proiektu berrien sorrera.
- I+G+b proiektuak kudeatzeko laguntza integrala.
- Enpresa-jarduera berriak abiarazteko laguntza.
- Bereganatutako esperientzia eta ezagutza zabaltzea.
ISEA S.Coop.
ISEA S.COOP. irabazi-asmorik gabeko garapen teknologiko, berrikuntza eta ekintzailetza zentro pribatu bat da, enpresa zerbitzuen sektorean espezializatuta dagoena. 2006an sortu zen. ONDRAGON Korporazioaren Ingeniaritza eta Enpresa-zerbitzuen Dibisioaren baitan.
Gure misioa da enpresen lehiakortasuna hobetzea eta horretarako, enpresa-jarduera berrien garapen teknologikoa, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen dugu.
ISEAk ikerketaren eta ekintzailetzaren balio-kate osoa estaltzen du, honako hauek barne hartuta:
- Ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntza (I+G+b) proiektu berrien sorrera.
- I+G+b proiektuak kudeatzeko laguntza integrala.
- Enpresa-jarduera berriak abiarazteko laguntza.
- Bereganatutako esperientzia eta ezagutza zabaltzea.
Gure estrategia da zerbitzuen benetako Hub bat bilakatzea ikerketaren, garapen teknologikoaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren esparruetan.
Ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntza proiektu berrien kontzepzioan (gure jarduera-oinarrietako bat) teknologia anitzen garapena eta/edo aplikazioa (AI, hizkuntza naturalaren prozesamendua, blockchain, errealitate birtuala) proiektuen kudeaketan integratzen da (datuen prozesamendu masiboa, gauzen interneta, zibersegurtasuna,) ohikoena adimen artifiziala izanik.
Proiektu hauen kudeaketak ISEAri suposatzen dio bezeroen beharrak identifikatzea, I+G+b programen jarraipena egitea eta behar horiek konpontzeko aukeren prospekzioa, gure bezero teknologikoen eta ez teknologikoen jarduera eraldatzea finantzaketa jaso ahal izateko, aipatutako proiektuak aurkezteko laguntza, horien kudeaketa teknikoa eta partzuergoak antolatzea, gure oinarrizko estrategietako bat den sare-lana bermatu ahal izateko. Berrikuntza Irekiaren bidez, gure bezeroek egindako garapenak osatzen ditugu eta gure ezagutza teknologikoa indartzen dugu (Adimen Artifizialarekin lotutakoak, besteak beste).