Material polimerikoen zientzia eta teknologia.
Adimen artifiziala
David Custodio
ISEArekin elkarlanean aritzea.
Proiektuetako garapenetan parte hartzea.
Proiektuak eta garapenak pertsonalizatzea.
Mondragón Lingua – Alecop S. Coop.
Formakuntza eta bestelako zerbitzu lingüístikoak. Proiektuak modu estratejikoan kudeatzeko aholkularitza eta laguntza.
2022an bi Kooperatiba fusionatu ondoren sortutako Kooperatiba berri bat gara (Mondragon Lingua S.Coop y Alecop S.Coop). B2C merkatuari hizkuntzen formakuntza eskaintzen diogu Euskal Erkidegoan, gehienbat ingelesean. B2B merkatuari zuzendutako hainbat zerbitzu eta produktu dauzkagu eta gure merkatua askoz zabalagoa da, gure salmenten %10-a merkatu internazionaletara doalarik. MONDRAGON Mexiko Unibertsitateko bazkide eta kudeatzaile ere bagara.
• Enpresak bere jardueran IA nola aplikatzen duen buruzko informazioa.
Arlo ezberdinetan, besteak beste hauek aipatu al ditugu.
Formakuntzako Dibisioan:
Ebaluazio automatikoa,ingurune inmertsiboak, digitalizazioa eta ikasketa-ibilbide pertsonalizatuak kudeatzeko baliabideak.
Itzulpengintzako Dibisioan:
Itzulpen automatikoaren erabilera: lanak egiteko epeak murriztu ditugu, baita produktibitateak igo ere eta dena bezeroen konfidentzialtasuna eta informazioaren segurtasuna bermatuz. Automatizazioak eta adimen artifizialak bezero korporatiboari emandako zerbitzua guztiz aldatu dute.
Prestakuntza Zerbitzuak:
Proiektu desberdinetan ari gara lanean, jorratutako lan esparrua pertsonen egungo ikaskuntza-prozesuak hobetzeko ikuspegi berritzailea eskaintzea izanik, elkarrizketa-laguntzaile kognitibo desberdinen bidez (chatbot), eta hizkuntza naturalaren bidez.
PLATSOSTENIBILIDAD: Nekazaritzako alikagaien sektorearen jasangarritasuna areagotzeko plataforma digitala proiektuaren lehen fasea amaitu da
PLATSOSTENIBILIDAD proiektua tresna teknologiko bat garatzera bideratuta dago, analitika aurreratua eta adimen artifiziala izango dituena.
PLATSOSTENIBILIDAD proiektua, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren 2022b Enpresa Elkarte Berritzaileentzako laguntzen esparruan finantzatua, tresna teknologiko bat garatzera bideratuta dago, analitika aurreratua eta adimen artifiziala izango dituena, iraunkortasunari buruzko datuak modu erraz, intuitibo eta autonomoan biltzea erraztuko duena. Horrela, nekazaritzako elikagaien sektorearen egungo ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-inpaktua kuantifikatzea lortzen da, baita enpresei inpaktu horiek murrizten lagunduko dien ekintza-plan bat ematea ere.
Lehen fase honetan, nekazaritzako elikagaien sektoreak eragindako ingurumen-arazo nagusiak identifikatu dira, bai eta horien arteko kausazko erlazio garrantzitsuenak ere, sektore-mailan iraunkortasuna hobetzeko helburuak zehaztu ahal izateko. Era berean, aditu-sistemaren lehen alfa bertsioa garatu da (gutxieneko produktu bideragarria). Bertan, enpresek ingurumen-iraunkortasunaren inguruan duten lehiakortasun-potentzial globala neurtzen da, eta iraunkortasunaren hiru ardatzek (ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak) dituzten indargune eta ahultasun nagusiak identifikatzen dira. Horrekin guztiarekin, erreferentziazko profil desberdinak diseinatu dira, enpresek antzeko erakundeekin konparazio bat egin ahal izan dezaten.
Ezagutu gehiago hemen.
Beste bost bazkide atxiki dira Basque Artificial Intelligence Centerrera (BAIC)
BAIC (Basque Artificial Intelligence Center)Zuzendaritza Batzordeak iragarri du beste bost bazkide sartuko direla Adimen Artifizialari (AA) dagokionez Euskadin erreferentea den organismoan. Hauek, hain zuzen: Ceit, Data Value Management, Irisbond, Lorteky Multiverse Computing. Aurrerantzean, AAren euskal ekosistemako kide izango dira, bazkide gisa. 2021ean ibilbidea hasi zuenez gero, BAICek 35 kide egin ditu, guztira.
Zer da BAIC (Basque Artificial Intelligence Center)?
Euskadin Adimen Artifizialaren (AA) aplikazioa bultzatuko duen lankidetza espazio publiko-pribatu bat izateko sortu da BAIC, industriak azkar eskuratu beharreko tresna bat, alegia; eta, aldi berean, erronka teknologiko eta sozial handienetako batean nazioartean posizionatzeko baliagarriak izango diren proiektuak esperimentatzeko eta bizkortzeko laborategi gisa balioko du.
Ezagutu gehiago hemen.
18.750 € saritan “Premios TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2023” lehiaketaren bigarren edizioan
MONDRAGON Korporazioaren ekimen honek XXI. mendeko erronkei ekarpen berritzaileagoa egingo dieten TFG edo TFMentzako sarien bigarren edizioa jarri du abian.
Sariak 5 kategoriatan banatzen dira:
1. Danobatgroup saria eraldaketa digitalari: Adimen Artifiziala, automatizazioa eta robotika.
2. MONDRAGON saria pertsonetan oinarritutako eraldaketari: talentua, aniztasuna eta inklusioa.
3. Fagor Taldea saria eraldaketa energetiko-klimatikoari: deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa.
4. Orbea saria mugikortasun osasungarria eta iraunkorra – ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea.
5. Laboral Kutxa saria finantzen eraldaketari, gizartea eraldatzeko.
Kategoria horietako bakoitzak 2 sari ditu: 2.500 € lehenengo postuarentzat eta 1.250€ bigarrengoarentzat.
Zein baldintza bete behar dituzu parte hartzeko?
2022eko urriaren 1etik 2023ko irailaren 30era bitartean Gradu edo Master Amaierako Lana aurkeztu baldin baduzu eta 18 urtetik gorakoa bazara aurkeztu dezakezu zure hautagaitza. Lanaren edukia lehen adierazitako kategorietako batekin lotuta egon behar du. Gainera, lana argitaratu gabea izan behar da eta 10etik 8 puntuko gutxieneko nota izan behar du.
IZENA EMATEKO epea zabalik dago 2023ko irailaren 30a arte.