TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2022
11.250 €ko sariak XXI. mendeko erronkei ekarpen berritzaileagoa egingo dieten TFG edo TFMak
Mundua azkartzen dabil eta aldaketa konplexu eta sakonei aurre egin beharrean aurkitzen gara. Erronka horien aurrean gure gizarteak bere etorkizuna du jokoan. MONDRAGONetik eraldaketa aldi berean berritzailea, iraunkorra eta pertsonengan oinarritua izatea sustatu nahi dugu. Horretarako, talentu gaztearen ekarpena behar dugu. Horregatik, gure garaiko erronkei aurre egiten dieten TFG edo TFMak saritu nahi ditugu.
Irabazleak
Sariek 3 kategoria nagusi zituzten:
TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2022 sariek 6 sari izan zituzten eskudirutan, azaldutako kategoria bakoitzeko bi: 2.500 euro lehen sarirako eta 1.250 euro bigarren sarirako.
Epaimahaia
Eskerrik asko TFG-TFM MONDRAGON Sarien lehen edizioan zuen lanekin parte hartu zenuten guztioi. Talentuz betetako 260 ekarpen baino gehiago izan ziren.
2022ko abenduaren 14an ideia bikainenak proposatzen zituzten 6 lanak partekatu genituen, eraldaketa berritzaile, iraunkor eta pertsonengan oinarritutako bat lortzeko.