Carlosek ikerketa eta transferentzia proiektuak diseinatu eta garatzen ditu enpresekin eta enpresentzat. Proiektu horiek aurrera eramateko ikerketa lanak ere egiten ditu eta doktoretza tesiak zuzentzen ditu. Gazteen eta profesionalen ikastaroetan irakasle gisa aritzen da adimen artifizialaren inguruan (ingeniaritza gradu eta masterretan, profesionalentzako ikastaroetan etab).
Finantzak
Urko Zurutuza Ortega
Urkok ikerketa eta transferentzia proiektuak diseinatu eta garatzen ditu enpresekin eta enpresentzat. Proiektu horiek aurrera eramateko ikerketa lanak ere egiten ditu eta doktoretza tesiak zuzentzen ditu. Gazteen eta profesionalen ikastaroetan irakasle gisa aritzen da adimen artifizialaren inguruan (ingeniaritza gradu eta masterretan, profesionalentzako ikastaroetan etab).
Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktikoa da, enpresa errealitatean murgildua dago eta prestakuntza, ikerketa eta ezagutzaren transferentzia uztartzen ditu, enpresen eta erakundeen lehiakortasun posizioa hobetzeko. Enpresa eta gizartearen erronkekin lerrokatuta dagoen unibertsitatea da eta eraginkortasunez eta kalitatez erantzuten die.
- MONDRAGON Korporazioko kide da.
- Enpresekiko benetako lankidetzaren inguruan egituratutako ikerketa- eta transferentzia-eredu sendoa du.
- Ikerketarako funtsen erdia baino gehiago lankidetza kontratu pribatuetatik datoz.
- Ezagutza transferitzeko Europako unibertsitateen zerrendaren gailurrean dago (U-Multirank rankingaren arabera).
- Punta-puntako ekipamendu teknologikoa du, eta enpresen eskura jartzen du lankidetza-proiektuak egiteko.
- Autonomia, konfiantza eta talde lana sustatzen dituen antolaketa kultura irekia eta horizontala du.
Adimen artifizialarekin lotutako hainbat formazio programa eskaintzen ditugu. Ikasturtean zehar tailerrak, ikastaroak eta masterrak eskaintzen ditugu teknika honetan espezializatu edo honen aplikazio berrietan sakondu nahi duten profesionalarentzat. Neurriko ikastaroak ere diseinatzen ditugu gai honen inguruan prestakuntza zehatza behar duten enpresentzat.
Enpresekin eta erakundeekin ikerketa eta transferentzia proiektuak egiten ditugu; izan ere, teknologia garatzen duten hainbat ikerketa talde ditugu, eta hainbat sektoretan aplikatzen dute teknologia: finantzetan, energian, industrian, fabrikazio aurreratuan, robotikan, automatizazioan, energia elektrikoan, zibersegurtasunean, marketinean, pertsonen prozesuetan, negozioetan eta zerbitzuetan besteak beste.
ISEA S.Coop.
ISEA S.COOP. irabazi-asmorik gabeko garapen teknologiko, berrikuntza eta ekintzailetza zentro pribatu bat da, enpresa zerbitzuen sektorean espezializatuta dagoena. 2006an sortu zen. ONDRAGON Korporazioaren Ingeniaritza eta Enpresa-zerbitzuen Dibisioaren baitan.
Gure misioa da enpresen lehiakortasuna hobetzea eta horretarako, enpresa-jarduera berrien garapen teknologikoa, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzen dugu.
ISEAk ikerketaren eta ekintzailetzaren balio-kate osoa estaltzen du, honako hauek barne hartuta:
- Ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntza (I+G+b) proiektu berrien sorrera.
- I+G+b proiektuak kudeatzeko laguntza integrala.
- Enpresa-jarduera berriak abiarazteko laguntza.
- Bereganatutako esperientzia eta ezagutza zabaltzea.
Gure estrategia da zerbitzuen benetako Hub bat bilakatzea ikerketaren, garapen teknologikoaren, berrikuntzaren eta ekintzailetzaren esparruetan.
Ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntza proiektu berrien kontzepzioan (gure jarduera-oinarrietako bat) teknologia anitzen garapena eta/edo aplikazioa (AI, hizkuntza naturalaren prozesamendua, blockchain, errealitate birtuala) proiektuen kudeaketan integratzen da (datuen prozesamendu masiboa, gauzen interneta, zibersegurtasuna,) ohikoena adimen artifiziala izanik.
Proiektu hauen kudeaketak ISEAri suposatzen dio bezeroen beharrak identifikatzea, I+G+b programen jarraipena egitea eta behar horiek konpontzeko aukeren prospekzioa, gure bezero teknologikoen eta ez teknologikoen jarduera eraldatzea finantzaketa jaso ahal izateko, aipatutako proiektuak aurkezteko laguntza, horien kudeaketa teknikoa eta partzuergoak antolatzea, gure oinarrizko estrategietako bat den sare-lana bermatu ahal izateko. Berrikuntza Irekiaren bidez, gure bezeroek egindako garapenak osatzen ditugu eta gure ezagutza teknologikoa indartzen dugu (Adimen Artifizialarekin lotutakoak, besteak beste).
Josu Ircio Fernández
Jardueraren ikuspuntua adimen artifizialeko algoritmoen ikerketan, garapenean eta inplikazioan jarrita dago. Algoritmo horiek hainbat datu-iturri erabiltzen dituzte, hala nola denborazko serieak, irudiak, bideoak, testuak eta ahotsa. Helburua da adimen artifizialeko aplikazio moldakorrak eta sektore anitzekoak zabaltzea, akatsak detektatu, gertaerak iragarri, objektuak sailkatu, informazio garrantzitsua atera, ereduak aztertu eta prozesuak optimizatzeko.