Mundukide saria inpaktu sozial handiena duen proiektuari:
Inor atzean utzi gabe
Munduko herritar garela gogoratuz dela osasunean, kliman, digitalizazioan edo bestelako esparruetan, munduko 8.000 milioi pertsonetako inor atzean gera ez dadin ekarpena egiten duten proiektuak saritu nahi ditugu.
Bereziki, ondorengo ezaugarriak dituzten proiektu bila gabiltza:
Gai posibleak
Mundua eta bertan bizi garen pertsona guztien ikuspegi globala duena.
Bereziki egoera zaurgarrienean dauden pertsonen egoerari ekarpen positiboa egingo diona.
Ekimenaren protagonista nagusia egoera hobeagotu nahi deneko gizataldea bera izango duena.
Ezagutu 2025eko irabazle, parte-hartzaile eta epaimahai batzuen esperientzia:
🢃



