Telekomunikazio Ingeniaritzan Doktorea eta IEEEko Senior Member. Bere ibilbide profesionalean, erantzukizuneko hainbat lanpostu hartu ditu bere gain, hala nola Cybersecure IoT espezializazio-taldeko arduradunarena, Telekomunikazio-azpiegitura komunen arloko arduradunarena edo IKERLANeko Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologien Zuzendaritzarena. Gaur egun, IKERLANeko Teknologia Digitalen eta Adimen Artifizialaren zuzendaria da.
Digitalizazio Estrategia definitzeaz eta garatzeaz arduratu da, baita hainbat sektoretarako plataforma digitalak garatzeaz ere: garraio adimenduna, energiaren banaketa eta biltegiratzea, ekipo-ondasunak, 4.0 industria eta kontsumoko elektronika.
Digitalizazioaren eta adimen artifizialaren arloan teknologia transferitzeko proiektu ugariren buru izan da. IEEEko Senior Member da, ikertzaile bisitaria izan da MITeko (Massachusetts Insitute of Technology) Research Lab of Electronics-en, eta artikulu zientifiko onenaren hainbat sari eman dizkio IEEEk.
Nazioarteko aldizkarietako batzorde zientifiko askotan eta estandarizazio-taldeetan parte hartzen du. Bere interesen artean, konektibitate fidagarriko teknologiak, edg — to-cloud, 5G/6G eta Adimen Artifiziala arkitekturak daude.