Leartikerrek doktorego-ikerketa proiektu berri bati ekin dio elastomero termoplastikoen (TPE) portaera mekanikoaren ulermenean eta modelizazioan aurrera egiteko, fisikan oinarritutako Deep Learning teknikak erabiliz. Material hauek birziklagarriak dira eta ohiko kautxuen alternatiba ekologikotzat jotzen dira. Gainera, osagaien garapen eta diseinu prozesuan erronka gehiago dituzte.
Laburbilduz, tesi honen helburu nagusia lan-esparru berritzaile bat ezartzea da, datuen mundua ezagutza zientifikoarekin integratuko duena eta TPEen portaera mekanikoa azkarrago eta zehatzagoa aurresateko aukera emango duena, modu honetan,iraunkorragoa den eta ingurumena gehiago errespetatzen duen industria eredu bat bultzatzeko.