• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
Shaking HUB

Shaking HUB

Una comunidad abierta promovida por las Cooperativas de MONDRAGON que tiene como objetivo conectar y desarrollar el talento en Inteligencia Artificial para cambiar el mundo. Una comunidad para todas las personas interesadas en Inteligencia Artificial, desde estudiantes a profesionales que investigan o aplican IA en su trabajo.

  • Hasiera
  • Aitzindariak
    • Adituak
    • Erakundeak
  • Gaurkotasuna
    • Albisteak
    • Arrakasta kasuak
    • Keynotes
  • Ekintzak
  • TFG-TFM
    • TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2025
  • Lan egin gurekin
    • Enplegu eskaintzak
    • Eskaintza dualak

Adimen Artifiziala

Shaking HUB LIVE – Adimen Artifiziala eta Analitika Aurreratua

March 10, 2025 by

Shaking HUB LIVE berri bat ospatuko dugu Gobernu Datuaren, Analitika Aurreratuaren eta Adimen Artifizialaren eragina aztertzeko retail sektorean.

Saio honetan enpresa eta ikasketa arloko adituek parte hartu dute, non kasu arrakastatsuak eta sektorean erabakiak ahalik eta ondoen hartzeko funtsezko estrategiak aurkeztu dituzten:

  • Imanol Torresek, Eroskiko Datuen Gobernuko eta Analitika Aurreratuko arduradunak, konpainiaren estrategia aurkeztu du, datuaren kudeaketan, irisgarritasuna, kalitatea eta segurtasuna bermatuz.
  • Fernando Arrillagak, Eroskiko Bezeroen Inteligentzia arduradunak, Azeri Proiektua azaldu du. Neurona-sare errepikarietan (LSTM) oinarritutako ekimena da, deskontu-kupoiak trukatzeko probabilitatea aurreikusteko eta bezeroaren esperientziaren pertsonalizazioa hobetzeko.
  • Maider Elorzak, Mondragon Unibertsitateko Marketing Analyticseko irakasle eta ikertzaileak, eredu hibrido aurreratuen konbinazioak (Prophet-XGBoost, Prophet-LightGBM eta Prophet-Random Forest) eskariaren aurreikuspena nola optimiza dezakeen azaldu du, stock-aren kudeaketaren ziurgabetasuna murriztuz.

Ekitaldi hau retail sektorean eraldaketa digitala bultzatzen ari diren joerak eta tresnak zuzenean ezagutzeko aukera paregabea izan da.

Adimen Artifizialaren eta Fabrikazio Gehigarriaren eragina industria modernoan

February 21, 2025 by

Joan den otsailaren 19an, Shaking HUB LIVE berri bat ospatu genuen, Adimen Artifizialak eta Fabrikazio Gehigarriak industria modernoan duten eragina ardatz hartuta. Saioak MADISON proiektua nabarmetzen du, Fabrikazio Gehigarriaren prozesuaren etapa bakoitza optimizatzea helburu duen ekimen berritzailea.

MADISON: fabrikazio gehigarri iraunkorraren aldeko apustua

LORTEK, AIDIMME, CEIT eta CATEC ikerketa-zentroek osatzen duten MADISON proiektua. Proiektu gonek fabrikazio gehigarria modu integralean bultzatzea du helburu, digitalizazioan eta jasangarritasunean oinarrituta.

Ekitaldian zehar, funtsezko alderdiak jorratu dira, hala nola, hauts metalikoen fabrikazioa eta karakterizazioa, material berrien garapena, dauden prozesuen hobekuntza eta saiakuntza-metodologien baliozkotzea industrian aplikatzeko.

Hizlariak eta jorratutako gaiak

Ekitaldian sektoreko aditu nabarmenek parte hartu zuten:

• Marta Muñiz Mangas, Fabrikazio Gehigarriko Teknologien Taldeko ikertzailea LORTEK enpresan, bere zentroan garatutako Fabrikazio Gehigarriko teknologiak aurkeztu zituen, prozesu aurreratuetako berrikuntzak eta modelo termomekanikoak barne.
• Luis Portolés Griñánek, AIDIMME-ko Teknologia eta Prozesuen Arloko arduradunak, eta José Ramón Blasco Puchadesek, AIDIMMEko Fabrikazio Prozesu Berrien arduradunak, MADISON proiektuaren egitura eta helburuak azaldu zituzten, jasangarritasunean eta digitalizazioan duten ikuspegia nabarmenduz.
• Antonio Periñánek, CATEC-eko Fabrikazio Gehigarriko Unitateko arduradunak, fabrikazio gehigarriko material, prozesu eta digitalizazioko azken berrikuntzei ekin zien, balio-kateari buruzko ikuspegi integral batekin.
• Iñigo Iturriza Zubillagak, CEIT-eko Ikertzaile Nagusi Seniorrak, azaldu zuen materialen eta prozesuen garapeneko lan kooperatiboa Fabrikazio Gehigarriaren bikaintasuna bultzatzen ari dela.

Sektorearentzat funtsezkoa den ekitaldia

Shaking HUB LIVE jaialdiaren edizio hau aukera bikaina izan da fabrikazio gehigarriaren etorkizuna markatzen ari diren aurrerapenak ezagutzeko, bertaratutakoei industriarako ikuspegi eta irtenbide berriak aztertzeko aukera emanez.

MONDRAGON Sariak 2024 TFG-TFM sariek talentu gaztea eta berrikuntza ospatzen dituzte Inpaktuday-n

December 5, 2024 by

TFG-TFM MONDRAGON Sariak 2024 sarien 3. edizioa arrakastatsua izan da! Aurten errekorrak hautsi ditugu: 57 unibertsitatetatik aurkeztutako 305 lan eta 52 finalistak euren ideiak eta talentua partekatu dute jardunaldi zoragarri batean.

Soraluceko Factory ataria leku ezin hobea izan zen Laboral Kutxa, Orbea eta Fagor Arrasate kooperatibak bisitatuz hasi zen egun baterako. Finalistek, MONDRAGONeko eredu kooperatiboari buruz ikasteaz gain, oso talde-dinamika interesgarrietan parte hartu zuten Fagor Taldeko, Orbeako, Laboral Kutxako, Eikako, Ikerlaneko, DanobatGroupeko eta MONDRAGONeko ordezkarien eskutik.

Arratsaldean iritsi zen unerik zirraragarriena: sari-banaketa. Eraldaketa digitalaren, jasangarritasunaren, mugikortasunaren eta gizarte-berrikuntzaren arloetan 10 aparteko proiektu aitortu ziren.

Proiektu sarituak

Aurtengo edizioan, egungo eta etorkizuneko funtsezko erronkei heltzen dieten proiektuak nabarmendu dira. Hauek dira lan irabazleak:

Eraldaketa digitalaren Danobatgroup saria: adimen artifiziala, automatizazioa eta robotika.

  • 1. saria: Mario Sanz Guerrero. Peak Attention U-Net: Attention-Enhanced ECG Delineation Model for Peak Detection (Universidad Politécnica de Madrid).
  • 2. saria: Enrique Queipo de Llano Burgos, Marius Ciurcau eta Alejandro Paz Olalla. Inteligencia Artificial Explicable para el reconocimiento de fracturas de cadera (Universidad Complutense de Madrid). 

Pertsonengan oinarritutako Eraldaketaren MONDRAGON saria: talentua, aniztasuna eta inklusioa.

  • 1. saria: Natale Armendariz. The inclusive everyday essentials | Sex toy design for people with motor disabilities affecting the upper limbs (Mondragon Unibertsitatea). 
  • 2. saria: Marta Vicente Navarro. Desarrollo de una herramienta basada en lenguaje de apoyo a la terapia basada en reminiscencia (Universidad Complutense de Madrid). 

Eraldaketa energetiko-klimatikoaren Fagor Taldea ren saria: deskarbonizazioa, ekonomia zirkularra eta neutraltasun klimatikoa.

  • 1. saria: Ane Elizetxea Navarro. PEM elektrolizatzaileen degradazio eta hibridazio azterketa: hidrogeno berdearen sorkuntza itsasoko energia bidez (Mondragon Unibertsitatea).
  • 2. saria: Juan Pedrero Alegría. Diseño de soluciones de flexibilidad para escenarios de alta electrificación urbana (Universidad Internacional de La Rioja).

Mugikortasun osasungarri eta jasangarriaren Orbea saria: ekodiseinua, digitalizazioa eta ongizatea. 

  • 1. saria: Iñigo Azcárate Urrutia. Mode Choice Modeling for Sustainable Regional Commuting using Machine Learning: A Case Study in Gipuzkoa, Spain (Universidad de Navarra).
  • 2. saria: Mercè Amich Vidal. Clean vehicle ownership: implications for effective policy interventions (Euskal Herriko Unibertsitatea -UPV/EHU-).

Finantzak eraldatzeko Laboral Kutxa saria, gizartea eraldatzeko.

  • 1. saria: José Antonio Luque Salguero. Optimización global de modelos de Media-Varianza-Sostenibilidad multiagencia para gestión de carteras (Universidad de Málaga).
  • 2. saria: Maria Jose Preciado Leyva. Una aportación a la sostenibilidad social del seguro de salud en España. Seguro de asistencia sanitaria con reservas de envejecimiento (Universidad Carlos III de Madrid). 

Sari bereziak

Proiekturik berritzaileenari IKERLAN saria: Marta Vicente Navarro. Desarrollo de una herramienta basada en lenguaje de apoyo a la terapia basada en reminiscencia (Universidad Complutense de Madrid).

Euskaraz burututako lanik onenari EIKA saria: Ane Elizetxea Navarro. PEM elektrolizatzaileen degradazio eta hibridazio azterketa: hidrogeno berdearen sorkuntza itsasoko energia bidez (Mondragon Unibertsitatea).

Shaking HUBen eskerrak eman nahi dizkiegu egun berezi hau posible egin duten pertsona guztiei. Zuei esker, etorkizuna indar, sormen eta konpromiso handiagoarekin eraikitzen ari gara.

Unerik onenak berpiztu nahi dituzu? Ikusi galeria osoa hemen 👉 Inpaktuday


Adimen Artifizialaren iraultza finantza sektorean

March 22, 2024 by

Joan den otsailaren 28an, finantza sektoreari aplikatutako Adimen Artifizialaren munduan murgiltzeko aukera izan genuen, “AAren kasuak Finantzetan: Kudeaketa eta Iragarpena” zuzenari esker. Bertan esploratu eta partekatu ahal izan genuen nola Adimen Artifizialak finantza-kudeaketa iraultzen ari den, merkatu-joeren iragarpena eta askoz gehiago.

Machine Learning-en ereduak finantzetan integratzea mugarri izaten ari da erabaki estrategikoak hartzeko orduan. Laboral kutxako Oscar Serradilla Casadok, Eredu Kuantitatiboen teknikaria, eta David López Vicentek, Jefe Analytics, argi eta garbi erakutsi ziguten eredu horiek funtsezkoak izaten ari direla arriskuen kudeaketa eta errentagarritasuna hobetzeko.

Gainera, finantza deribatuen mundu konplexuan murgildu ginen, MIK eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateako irakasle eta ikertzaile diren Irati Gorostiza Aguadoren eta Jon Urmeneta Olmedoren eskutik. Esparru horretan ikuspegi eta eraginkortasun berriak nola sortzen ari den azalduko ziguten, lehen imajinaezinak ziren aukerak azaleratuz.

Azkenik, Mark Habermehl-ek, Google Cloud-eko Sales Managerra, “Adimen Artifiziala by Google Cloud” gaiari buruzko ponentzia egin zuen, non finantza industria osoa bultzatzeko Google-ek sortutako irtenbide berritzaileak ezagutzeko aukera izan genuen.

Maria Ruiz Amurriok, ISEA S. Coop. enpresako I+G+b eta Senior Ikertzailearen Koordinatzaileak, ekitaldia gidatu zuen. Aurkezpenen eta eztabaiden arteko trantsizio arina eta aberasgarria bermatu zuen.

Ekitaldi honetan izandako lankidetzak eta ezagutza-trukeak konbentzituta utzi gaituzte Adimen Artifiziala buru den eraldaketa aro baten hasieran gaudela, finantza sektorea berritzeko eta hobetzeko ahalmen mugagabearekin.

Primary Sidebar

Recent Posts

    Recent Comments

    No comments to show.

    Archives

    No archives to show.

    Categories

    • No categories

    Copyright © 2025 · Genesis Sample on Genesis Framework · WordPress · Log in

    • Adituak
    • Erakundeak
    • Erakundeak
    • Albisteak
    • Ekintzak
    • Enplegu eskaintzak
    • Eskaintza dualak

    Norberaren eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu, webguneak behar bezala funtziona dezan. zein cookie erabiltzen ditugun gehiago ikas dezakez, baita desaktibatu ere.


    Behar-beharrezkoak diren cookieak

    Hirugarrenen cookieak

    Cookie gehigarriak

    Pribatutasunaren laburpena
    Shaking HUB

    Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

    Behar-beharrezkoak diren cookieak

    Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

    Hirugarrenen cookieak

    Webguneak Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola tokia bisitatzen duten pertsonen kopurua, edo orri ospetsuenak. Cookie horiek teknikoak eta hobespenekoak dira.
                          
    Webguneak YouTubeko cookie-ak erabiltzen ditu, ikus-entzunezko edukia behar bezala ikus dezazun. Cookie horiek teknikoak, analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Webguneak Meta-ko cookie-ak erabiltzen ditu sare sozialetan esperientzia pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Webgune honek LinkedIn-eko cookie-ak erabiltzen ditu sare sozial horretan esperientzia hobea eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Webgune honek Googleko cookie-ak erabiltzen ditu bilaketen esperientzia pertsonalizatua izan dezazun. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Webgune honek Tik-Tok-eko cookie-ak erabiltzen ditu bilaketen esperientzia pertsonalizatua izan dezazun. Cookie horiek analitikoak eta publizitatekoak dira.

    Mesedez, aktibatu lehenik zure lehentasunak gorde ahal izateko behar-beharrezkoak diren cookieak!

    Cookie gehigarriak

    Webgune honek cookie gehigarri hauek erabiltzen ditu:

    Mesedez, aktibatu lehenik zure lehentasunak gorde ahal izateko behar-beharrezkoak diren cookieak!

    Powered by  GDPR Cookie Compliance