Shaking HUB LIVE edizio berria honetan, zibersegurtasun industrialaren erronka nagusiak eta horiei aurre egiteko garatzen ari diren soluzioak ezagutzeko aukera dugu.
*Zuzenekoak, keynote-ak eta arrakasta kasuak gazteleraz daude.
Saio honek sektore teknologiko eta industrialeko adituak biltzen ditu, araudi berrien presioaren aurrean zibererresilientzia eraikitzea eta gailu konektatuen inguruko mehatxuei aurre egitea nola kudeatu aztertzeko.
- Hugo Llanos Berguera, Secure&IT-eko Zibersegurtasun Industrialaren arloko zuzendaria, araudi esparru zorrotz berriaz eta zibererresilientziaren aplikazio praktikoaz hitz egiten du. Bere hitzaldian, “Araudia eta zibererresilientzia: zer egin behar dut praktikan?”, erakundeek zer neurri juridiko, antolakuntza eta tekniko hartu behar dituzten azaltzen du, baita segurtasunaren gobernantza, SOCak, prestakuntza eta gertaeren erantzuna bezalako eremuak kontuan hartuta ere.
- Juanjo Rodríguez, LKS Next-eko Produktu eta Negozio Digitalaren arduradunak, “Lamassu IoT: Zure gailu konektatuen identitatea eta segurtasuna” proiektua aurkezten digu. Lamassu IoT soluzioak industria-enpresei euren gailu konektatuen identitate digitala modu seguruan eta kontrolatuan kudeatzeko aukera ematen die, IoTrako berariaz garatutako PKI azpiegitura baten bidez. Gailuen bizi-ziklo osoan ziurtagiri digitalak jaulki, egiaztatu eta baliogabetzeko gaitasuna eskaintzen du, eta gailuak hodeian, on-premise edo multicloud inguruneetan kokatuta egon daitezke.
Saio hau ezinbestekoa da industria konektatuaren zibermehatxuei aurrea hartzeko estrategiak ezagutzeko, araudi berrien aurrean eraginkortasunez erantzuteko eta zibererresilientzia lortzeko benetako neurriak partekatzeko.
