Shaking HUB LIVE berri bat ospatu dugu, oraingo honetan Adimen Artifizialak eta Fabrikazio Gehigarriak industria modernoan duten eragina ardatz hartuta.
*Zuzenekoak, keynote-ak eta arrakasta kasuak gazteleraz daude.
Zuzenekoak MADISON – Manufaktura Gehigarria, Digitalizazioa eta Jasangarritasuna proiektua nabarmentzen du. Proiektu honen helburua Fabrikazio Gehigarria iraultzea da, prozesuaren etapa bakoitza optimizatuz, lehengaietatik hasi eta baliozkotze industrialeraino.
LORTEK, AIDIMME, CEIT eta CATEC ikerketa-zentroek osatzen dute MADISON partzuergoa, Proiektu honek, hauts metalikoen fabrikazioa eta karakterizazioa, material berrien garapena, dauden prozesuen hobekuntza eta eskala industrialean ezartzeko saiakuntza-metodologien baliozkotzea lantzen ditu. Gainera, proiektuak iraunkortasuna eta digitalizazioa azpimarratzen ditu sektorearen ardatz eraldatzaile gisa.
Fabrikazio Gehigarriaren etorkizuna eta industria jasangarrian duen eginkizuna ulertzeko funtsezko ekitaldia. Ikusi hemen klik eginez 👇