Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktikoa da, enpresa errealitatean murgildua dago eta prestakuntza, ikerketa eta ezagutzaren transferentzia uztartzen ditu, enpresen eta erakundeen lehiakortasun posizioa hobetzeko. Enpresa eta gizartearen erronkekin lerrokatuta dagoen unibertsitatea da eta eraginkortasunez eta kalitatez erantzuten die.
- MONDRAGON Korporazioko kide da.
- Enpresekiko benetako lankidetzaren inguruan egituratutako ikerketa- eta transferentzia-eredu sendoa du.
- Ikerketarako funtsen erdia baino gehiago lankidetza kontratu pribatuetatik datoz.
- Ezagutza transferitzeko Europako unibertsitateen zerrendaren gailurrean dago (U-Multirank rankingaren arabera).
- Punta-puntako ekipamendu teknologikoa du, eta enpresen eskura jartzen du lankidetza-proiektuak egiteko.
- Autonomia, konfiantza eta talde lana sustatzen dituen antolaketa kultura irekia eta horizontala du.
Adimen artifizialarekin lotutako hainbat formazio programa eskaintzen ditugu. Ikasturtean zehar tailerrak, ikastaroak eta masterrak eskaintzen ditugu teknika honetan espezializatu edo honen aplikazio berrietan sakondu nahi duten profesionalarentzat. Neurriko ikastaroak ere diseinatzen ditugu gai honen inguruan prestakuntza zehatza behar duten enpresentzat.
Enpresekin eta erakundeekin ikerketa eta transferentzia proiektuak egiten ditugu; izan ere, teknologia garatzen duten hainbat ikerketa talde ditugu, eta hainbat sektoretan aplikatzen dute teknologia: finantzetan, energian, industrian, fabrikazio aurreratuan, robotikan, automatizazioan, energia elektrikoan, zibersegurtasunean, marketinean, pertsonen prozesuetan, negozioetan eta zerbitzuetan besteak beste.