Shaking HUB LIVE berri bat ospatuko dugu Gobernu Datuaren, Analitika Aurreratuaren eta Adimen Artifizialaren eragina aztertzeko retail sektorean.
*Zuzenekoak, keynote-ak eta arrakasta kasuak gazteleraz daude.
Saio honetan enpresa eta ikasketa arloko adituek parte hartu dute, non kasu arrakastatsuak eta sektorean erabakiak ahalik eta ondoen hartzeko funtsezko estrategiak aurkeztu dituzten:
- Imanol Torresek, Eroskiko Datuen Gobernuko eta Analitika Aurreratuko arduradunak, konpainiaren estrategia aurkeztu du, datuaren kudeaketan, irisgarritasuna, kalitatea eta segurtasuna bermatuz.
- Fernando Arrillagak, Eroskiko Bezeroen Inteligentzia arduradunak, Azeri Proiektua azaldu du. Neurona-sare errepikarietan (LSTM) oinarritutako ekimena da, deskontu-kupoiak trukatzeko probabilitatea aurreikusteko eta bezeroaren esperientziaren pertsonalizazioa hobetzeko.
- Maider Elorzak, Mondragon Unibertsitateko Marketing Analyticseko irakasle eta ikertzaileak, eredu hibrido aurreratuen konbinazioak (Prophet-XGBoost, Prophet-LightGBM eta Prophet-Random Forest) eskariaren aurreikuspena nola optimiza dezakeen azaldu du, stock-aren kudeaketaren ziurgabetasuna murriztuz.
Ekitaldi hau retail sektorean eraldaketa digitala bultzatzen ari diren joerak eta tresnak zuzenean ezagutzeko aukera paregabea izan da.