Shaking HUB LIVE hau aukera paregabea izan da Konputazio Kuantikoa eta Adimen Artifiziala enpresa eta teknologia mundua nola iraultzen ari diren ezagutzeko.
Ekitaldian, teknologia hauek segurtasuna, kriptografia eta enpresa-berrikuntza bezalako funtsezko arloetan nola eragiten duten aztertu dugu, sektoreko adituen eskutik<.
🎙️Unai Aseguinolaza, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko irakasle ikertzailea, konputazio kuantikoaren bilakaerari buruzko bere ikuspegia ematen.
🎙️Urko Zurutuza, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Ikerketa, Datu Analisi eta Zibersegurtasun Taldeko koordinatzailea, zibersegurtasun arloko erronkak eta aukerak nabarmenduz.
🎙️Marc Manzano, SandboxAQ-ko General Managerra eta Mondragon Unibertsitateko Irakasle Elkartua, Konputazio Kuantikoa segurtasun digitala eraldatzen ari den kasu errealak partekatzen.
Eta nola ez, Maria Ruiz Amurriok, MLAKOOP-eko Business Developer-ak, zuzenekoa moderatu du.
Zuzeneko honi esker, jakin ahal izan dugu nola Adimen Artifiziala eta KonputazioK Kuantikoa etorkizuna birdefinitzen ari diren, eredu praktikoekin eta sektoreko kasu arrakastatsuekin.
Shaking HUB LIVEetan lanean jarraitzen dugu teknologiak mundu errealean duen eragina aztertzen jarraitzeko!